Atzo, astelehena, izan zen Liher Aretxabaletaren atxiloketa salatzeko lehen hitzordua. 20:00etan Etxebarrieta Anaien plazatik abiatu zen manifestazioa Liher auzoan eta libre goiburupean. Gaur, asteartea, ordu berean, Plaza Biribiletik hasiko da manifestazioa.
Alde Zaharreko auzokide Liher Aretxabaleta ekainaren 28 eta 29an epaitu zuten Audientzia Nazionalean. Atzo argitaratu zen ebazpena, atxiloketa gertatu eta gero. 2005ean Madrilen furgoneta bat eztandaraztea leporatuta, 535 urteko zigorrak ezarri dizkiete Aretxabaletari eta Estatu frantsesean preso dagoen Alaitz Aramendiri.
Aretxabaleta 2013an aske gelditu zen, sei urtez preso egon ondoren.
[2017-06-29] Liher Aretxabaletaren kontrako epaiketaren bigarren eguna gaur
[2017-06-21] Liher Libre eta Auzoan dinamika: "Hau ez da bidea"
[2017-06-13] Epaiketaren atarian babesa agertu diote auzokideek Liher Aretxabaletari