Lokomotorak taldeak Atxuriko geltokiari erabilera berri bat emateko proiektuak aurkeztuko ditu

uriola.eus 2019ko mar. 13a, 10:36

Atxuriko geltokia zerbitzu gabe geldituko da urte honetan, Bermeotik heltzen diren trenak zuzenean metroaren hirugarren lineatik sartuko direlako. Eraikinari erabilera berri bat emateko ideiak eta proiektuak aurkeztuko dituzte ostegunean Hika Ateneoan.

Espazioak berreskuratzeko ekimenean Atxuri auzoan Lokomotorak taldea martxan jarri zen pasa den urtean. Atxuriko geltokiaren itxieraren aurrean, geltokiaren zein inguruko espazioen erabilera publikoak definitzeko Lokomotorak taldeak prozesu parte-hartzailea jarri zuen martxan.

Atxuriko auzoko hainbat eragilek osatzen dute taldea eta auzoa eraberritu eta hobetzeko asmoarekin eta gogoarekin sortu zuten. Hori dela eta, prozesu parte-hartzaile bat abian jarri zuten. Izan ere, 2019ko urte hasieran Atxuriko geltokiaren itxiera gertatuko da.

Horren aurrean, auzotarrak imajinatzeari ekin diote bai geltokian bai bulegoetan eta trenbideetan egin daitekeenarekin. Jaso dituzten ideiak eta proiektuak ostegun honetan, arratsaldeko 18:30ean, aurkeztuko dituzte Hika Ateneoan. Taldeak adierazi duenez "Guretzat aukera paregabea da", bildu dituzten ideien artean tren museoa edo liburutegia daude. 

Horrez gain, Udalak gaur egun bertan dauden trenbideak erabiltzeko intentzioa daukala argitu zuen, tranbia boluetara arte eramateko.

[2018-04-25] Etorkizuneko Atxuri amesten

[2018-04-24] Zer behar du Atxurik? Atxuriko Lokomotorak egitasmoa ezagutzen

[2018-04-04] Atxuriko eta inguruko beharrizanei buruz eztabaidatzeko gonbita

[2017-04-07] Etorkizuneko Atxuriko geltokiaren gainean auzotarrek dituzten desioak plazaratzeko ekimena