Gastro Art, gastronomia eta artearen topagunea Basurtun

uriola.eus 2017ko eka. 22a, 10:31

Nazioarteko 50 arte erakusketa eta gastronomia tailer hartuko ditu Basurtuk Bilborako sarbidearen errepidearen eraisketa ospatzeko. Zumba dantzak, ipuin kontalariak eta kale animazioak ere antolatu dituzte auzoa giro ederrean murgiltzeko.

Ekainaren 23tik 25era Basurtuko auzoak Gastro Art erakusketa gastronomiko artistikoaren bigarren edizioa ospatuko du Sabino Arana etorbidean. Nazioarteko 50 arte erakusketa eta gastronomia tailer izango dira guztira. Zumba dantzak, ipuin kontalariak eta kale animazioak ere antolatu dituzte Auzokideen Elkarteak eta Jai Batzordeak. Bide batez, Bilborako sarbidearen errepidearen eraisketa ospatuko dute basurtutarrek. Hainbeste urtetako borrokaren ostean 2013ko maiatzean amaitu zituzten errepidearen eraisketa lanak.  

[2016-09-09] Sabino Arana etorbidean ibiltzeko aukera dute herritarrek dagoeneko

[2015-11-18] Hasi dituzte Basurtu auzoko bihotzaren urbanizazio-lanak Sabino Arana kalean

[2014-09-19] Etorkizuneko Sabino Arana etorbidea berreskuratzeari ekin dio Udalak

[2014-03-13] Sabino Arana bidezubia eraisten 'Timelapsean'