ascensordebegona.wordpress.com helbidean aurkituko du nabigatzaileak blog berria. Begoñako igogailuaren historia, argazkiak eta azken hiletako itxieraren inguruko albisteak biltzen ditu.
Blogaren sortzaileentzat erakundeen intentzioa "ona" den arren, -bai Eusko Jaurlaritzak bai Bilboko Udalak igogailuaren azpiegitura eta zerbitzua mantenduko direla adierazi dute-, egun Begoñako igogailua itxita dago. Kaltetu nagusiak, bost langileak dira "lanik gabe eta azken lau soldatak jaso gabe geratu dira". Badira kaltetu gehiago ere, besteak beste, igogailuak egunero zituen 1.000 bidaiariak. Horietako askok, auzotar eta erabiltzaileak, itxieraren aurkako ekintzetan parte hartu dute, hala nola, sinadura bilketan -2.873 sinadura biltzea lortu zuten- eta uztailaren 3ko elkarretaratze jendetsuan -700 lagun batu ziren-.
Erakunde publikoek aurrerapausorik eman ezean, irailetik aurrera mobilizazioetara jotzea aurreikusten du Gure Etxea auzo elkarteak. Izan ere, itxiera behin behineko edo behin betikoa izango den argitzeke dago. Zerbitzuaren etenaldia "epe laburrekoa" izan dadila espero dute blogaren sortzaileek.
[2014/07/09] Begoñako igogailuko ateak itxita
[2014/07/08] Begoñako igogailuaren itxiera
[2014/07/04] Herritarren babesa jaso du Begoñako igogailua ez ixteko eskaerak
[2014/07/03] Elkarretaratzea Begoñako igogailuaren itxieraren aurka
[2014/06/16] Bidaiarien sinadurak Begoñako igogailuaren itxiera galerazteko
[2014/05/20] Ekainaren erdialdean Begoñako igogailua ixtea erabaki du jabeak
[2014/02/27] Begoñako igogailuaren etorkizunarekiko konpromiso eza EAJren aldetik
[2014/02/20] Akordiorik ezean, Begoñako igogailuak gaur etengo du zerbitzua
[2013/11/08] Inkesta: Zer deritzozu Begoñako igogailuaren balizko itxierari?