Bi zutabeak kale Nagusira heldu direnean manifestariak banketxeen aurka harriak jaurtitzen hasi dira eta hainbat edukiontzi erre dituzte. Poliziak orduan hasi ditu kargak eta istiluek eguerdi aldera arte iraun dute. Martxa Euskalduna jauregira heltzean Ertzainek ez dute aurrera egiten utzi eta protesta Euskadi plazara gerturatu da. Guztira bi pertsona atxilotu eta komertzio zein banketxeek hainbat kalte jasan dituzte.
Arratsaldeko 19:00etarako bigarren manifestazio bat deitu du Gune plataformak Euskadi plazatik abiatuta.