Martxoaren 3an, nazioarteko finantza erakunde nagusietako eta enpresa transnazional garrantzitsuenetako ordezkariek `Global Forum Spain 2014´ Goi Bilera ekonomikoa egin zuten Bilboko Guggenheim museoan. Hiritarrek manifestazioa jendetsuak burutu zituzten Bilboko kaleetan “Troika eta bere konplizeak Go Home” lelopean eta istilu ugari jazo ziren egun osoan zehar.
Egun hartan 7 lagun atxilotu zituzten eta aurreko astean ere, beste hiru atxiloketa eman ziren martxoaren 3an gertatutako istiluengatik. Bilboko Gazte Blokeak jakinarazi du polizia operazioak irekita jarraitzen duela eta “izan den eta izan daitekeen errepresioaren aurrean; berau pairatu dutenei elkartasuna adierazteko eta kriminalizazio olatu hau eteteko” apirilaren 3an, osteguna, manifestazioa egingo dutela 19:00etan, Zabalburutik “Ez diegu gazte duintasuna zapaltzen utziko” lelopean. Gainera, egun horretan “ekimenak antolatu, errepresioa ezagutarazi eta arduradunak markatzeko deia” egin diete bilbotarrei.
Hirugarren atxilotu bat martxoaren 3ko istiluengatik
Guggenheimean ekonomia aztergai eta kalean haserrea nagusi
Herritarrek haserre eta amorruz kalera atera dute Goi Bileraren kontrako aldarria