uriola.eus

Martxoaren 3ko istiluengatik atxilotutako lagunei elkartasuna

  Jendartea  Bilbo
Martxoaren 3ko atxilotuei elkartasuna adierazteko eta “abian den kriminalizazio olatua eteteko”, Bilboko Gazte Blokeak mobilizazio eguna antolatu du apirilaren 3an. Arratsaldeko 19:00etan, manifestazioa abiatuko da Zabalburutik. Egun horretarako “ekimenak antolatu, errepresioa ezagutarazi eta arduradunak markatzeko” deia egin dute.

Martxoaren 3an, nazioarteko finantza erakunde nagusietako eta enpresa transnazional garrantzitsuenetako ordezkariek `Global Forum Spain 2014´ Goi Bilera ekonomikoa egin zuten Bilboko Guggenheim museoan. Hiritarrek manifestazioa jendetsuak burutu zituzten Bilboko kaleetan “Troika eta bere konplizeak Go Home” lelopean eta istilu ugari jazo ziren egun osoan zehar.

Egun hartan 7 lagun atxilotu zituzten eta aurreko astean ere, beste hiru atxiloketa eman ziren martxoaren 3an gertatutako istiluengatik. Bilboko Gazte Blokeak jakinarazi du polizia operazioak irekita jarraitzen duela eta “izan den eta izan daitekeen errepresioaren aurrean; berau pairatu dutenei elkartasuna adierazteko eta kriminalizazio olatu hau eteteko” apirilaren 3an, osteguna, manifestazioa egingo dutela 19:00etan, Zabalburutik “Ez diegu gazte duintasuna zapaltzen utziko” lelopean. Gainera, egun horretan “ekimenak antolatu, errepresioa ezagutarazi eta arduradunak markatzeko deia” egin diete bilbotarrei.

Hirugarren atxilotu bat martxoaren 3ko istiluengatik

Guggenheimean ekonomia aztergai eta kalean haserrea nagusi

Herritarrek haserre eta amorruz kalera atera dute Goi Bileraren kontrako aldarria

 

 

 

 

 

 

2014/04/03 19:00

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa