Ekainean langabeziak behera egin du Bilbon sektore guztietan

uriola.eus 2014ko uztailaren 14a

Datuei erreparatuta, azken hilabetetan langabeziaren gorakada eman bada ere, ekainean behera egin du. Guztira, maiatzean baino 1.161 langabe gutxiago egon dira.

31.509 langabe daude Bizkaiko hiriburuan; maiatzean (32.670) baino 1.161 gutxiago. 567 lagun zdaude lan egin gabe nekazaritzan, maiatzean baino 6 gutxiago; industrian 2.901 lagun, 139 gutxiago; eraikuntzan 112 pertsonako beherakada eman da (3.617); zerbitzuetan aldiz, 779koa (20.832); eta aurretiaz lanik egin ez dutenen artean, langabeak 3.592 dira; maiatzean baino 125 gutxiago. Argi geratu denez, sektore gutzietan eman da beherakada.

[2014/04/10] Langabeziak gora egin du Bilbon martxoan

[2014/05/14] Apirilean ere langabeziak gora egin du Bilbon

[2014/06/10] Apirilean baino 423 langabe gutxiago daude Bilbon