19:00etarako jendetza zegoen Arriagako plazan bilduta manifestazioari hasiera emateko; eta gutxira, "Palestina askatu! Gazako genozidioari STOP! Israeli boikota" lelopean martxa abiatu zuten.
Milatik gora lagunek eskatu zuten Israelgo estatuaren erasoak bertan behera geratzea. "Palestinar herria zigor kolektibo bat ari du sufritzen, ehunka atxilotu, etxe erausketak, etxeratze-aginduak eta kontrol militarrak areagotuz, asentamendu ilegalen eta kolono kopurua zein apartheid Harresiaren hedapena handitzen diren heinean", azaldu zuten aurretiaz deitzaileek.
Manifestazioa Arriagatik abiatu eta plaza Eliptikora hurbildu ondoren, berriz ere, Arriagarako bidea hartu zuen.
Atzo goizean bost orduko su-eten "humanitarioa" egon zen eta behin hau amaituta, Israelek erosoei ekin zien berriro ere. Arratsaldean, ospitale bat erasotu zuten eta gauean ere istiluak egon dira. Jawad Awad Palestinako Osasun ministroaren arabera, hogei palestinar hil dira goizaldean. Hildakoak 257 dira, Israelek Hegi babesgarria operazioa hasi zuenetik uztailaren 7an.
Ecuador Etxearen Facebooketik ateratako argazkiak.
[2014/07/11] Protestak deitu dituzte Israelek Palestinaren aurka egindako erasoak gaitzesteko
[2014/07/15] Israelek Palestinan egindako sarraskia errefusatu dute beste behin
[2014/07/14] Palestinaren aurkako erasoak gaitzetsi dituzte asteburuan