Aste Nagusiko somakumutarra eta bigantxa saioak legez kanpo uzteko eskatu dute

uriola.eus 2014ko uzt. 28a, 11:35

Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen zuzendaritzan salaketa jarri du Zezenketen aurkako eta Animalien aldeko Bizkaiko Elkarteak, aurtengo Aste Nagusian antolatu diren sokamuturra eta bigantxa ekitaldiak direla eta.

Eusko Jaurlaritzak "azkar esku-hartzea" eta sokumutarra eta bigantxa saioak "legez kanpokotzat jotzea" espero du Zezenketen aurkako eta Animalien aldeko Bizkaiko Elkarteak (CAAB).

Duela 17 urte desagerrarazi zituen Bilboko Udalak Aste Nagusiko egitarautik bigantxak. Aurten, abuztuaren 22, 23 eta 24an berreskuratuko ditu sokumaturrarekin batera. Ekitaldiok gauzatuz gero, animalien defentsarako elkarteak Ertzaintzaren presentzia eskatuko du "legearen urraketa ekidin dadin".

Ikuskizun taurinoen 183/2008 deketruaren aurkakoak dira bai sokumaturra bai bigantxak elkartearen aburuz. Argudiatu duenez "ikuskizunaren jatorri herrikoia baieztatu behar du Udalak, baita ikuskizuna egiteko udal akordioa ziurtatu ere". Era berean, CAABen iritziz "animalien sufrimendua ekidinezina da" ekitaldi horietan eta ezin da bermatu adin txikikoek, mozkorrek edota bestelako arrazoiengatik euren gaitasunak murriztuta daukazten pertsonek parte hartuko ez dutenik.

 

[2014/07/24] Txapeldunen arteko hitzordua Aste Nagusiko su artifizialetan

[2014/07/23] 'Su eta desio gaua' ikuskizun magikoa Bilboko Aste Nagusiko Doctor Deseo taldearen kontzertuan

[2014-07-22] Euskal kirol eta folklorea, "Aste Nagusiko bereizgarria"

[2014/07/21] Berri Txarrak taldea Bilboko Aste Nagusiko azken orduko sorpresa

[2014/07/15] Aste Nagusiko egitaraua ezagutzera eman du Udalak

[2014-07-08] Bilbao BSR taldeari egokitu zaio Aste Nagusiko pregoi botatzea

[2014-07-07] Hau izango da 2014ko Aste Nagusia iragarriko duen kartela

[2014-07-03] Loreto Errasti izango da Aste Nagusiko txupinera