Ondo hartu dute batzarra egiteko proposamena, Artxanda plataforman, izan ere Udalarekin jesarri eta hitz egiteko jarrera falta salatu dute orain artean. Garraio sailaren proposamenak "komunikabideen bitartez soilik" heldu zaizkiela adierazi dute. Astearteko bileran Artxandako autobusaren erabiltzaileentzat Udalak ezar dezakeen lantzadera zerbitzuaren xehetasunen berri jasotzea espero dute.
Udalarekin izango duen hitzordua dela eta, Artxanda plataformak bertan behera utzi du hurrengo astelehenerako deituta zuen asanblada. "Ziurrenik" hurrengo astearen erdialdean egingo dute.
Sinadura bilketa aurrera doa
A3216 autobus linearen defentsan, "Ez dezagun gal busa" lelopean, martxan duten sinadura bilketa ez dute eten. Beste lau egunez jarraituko dute. Irailaren 14an, igandea, Txakoli jatetxean eta Artetxe hotelean jasoko dituzte zazpi eguneko kanpainan batutako sindaura guztiak.
[2014/09/10] Artxanda plataforma: "Lantzaderak ez du egungo zerbitzua emango"
[2014/09/08] Artxandako autobusa mantentzearen aldeko sinadura bilketa Areatzan
[2014/09/05] Artxanda plataforma: "Ez dezagun busa gal"
[2014/09/04] Santa Marinako autobus zerbitzua bermatuta, Artxandakoa ziurtatzea helburu