Atzo -irailak 16- plataformako kideak Udaleko Garraio saileko ordezkariekin batzarra izan zuten. A3216 autobus linearean desagerpena dela eta, Udaletik "zenbait alternatiba" jaso zituzten. Plataformak adierazi duenez, "gure xedea lineak bere horretan jarraitzea da". Garraio sailak aurkeztu dion alternatiben aurrean, "azterketa xehea egin eta erabakia hartzea hitzartu dugu".
Artxanda plataformak auzokide, langile eta autobuseko erabilzaileak asanbladara deitu ditu irailaren 22an, Artxandako Txakolinean, 19:00etan.
Abaunzaren alternatibak
A3216 linea urrian etengo du Bizkaibusek. Garraio Saileko buru Asier Abaunza zinegotziak hainbat alternatiba ditu esku artean. Zerbitzua bere horretan ordezkatzea ezinezkoa dela aurreratu du dagoeneko, kostu horri Udalak aurre egin ezin diola argudiatuta, baina "kostu extrak" beregain hartzeko prest azaldu da.
Abaunzaren alternatiba Bilbobus lantzadera bat martxan jartzea da. Horretarako hainbat xehetasun aztertzen eta hainbat froga egiten ari da Garraio saila, besteak beste, lantzaderak egingo duen ibilbidea, izango dituen ibilgailuak edota izango duen prezioa. Ibilbideari dagokionean, hiru aukera baloratzen ari da: Funikularrarekin lotura egitea, Deusturekin egitea edota Abandorekin. Artxandako autobusaren auzian "kontsentsua" lortzea da Abaunzaren gogoa. Horretarako, harreman-errondak eginez dihardu aste honetan.
Eskerrak
Plataformako kideen zein bilbotarren "eten gabeko ahalegina" eta "elkartasuna" eskertu ditu ohar bidez Artxanda plataformak. Epe laburrean, bi astetan hain zuzen ere, 13.651 sinadura jaso baititu A3216 autobus linea mantentzearen alde plataformak buruturiko "Ez dezagun gal busa" kanpainak.
[2014/09/15] 10.000 sinadurako muga gainditu du Artxanda plataformak
[2010/09/11] Garraio zinegotziak bilerara deitu ditu Artxandako autobusaren erabiltzaileak
[2014/09/10] Artxanda plataforma: "Lantzaderak ez du egungo zerbitzua emango"
[2014/09/08] Artxandako autobusa mantentzearen aldeko sinadura bilketa Areatzan
[2014/09/05] Artxanda plataforma: "Ez dezagun busa gal"
[2014/09/04] Santa Marinako autobus zerbitzua bermatuta, Artxandakoa ziurtatzea helburu