Jendetza Red Bull Cliff Diving World Seriesen lehen entrenamenduan

uriola.eus 2014ko ira. 18a, 14:18

 1 1411042835231
 2 1411042838192
 3 1411042840179
 4 1411042841976
 5 1411042844161
 6 1411042846178
 7 1411042848079
 8 1411042850557
 9 1411042853018
 10 1411042855012
 11 1411042857210
 12 1411042859398
 13 1411042862187
 14 1411042864458
 15 1411042866620
 16 1411042868433
 17 1411042870627
 18 1411042873161
 19 1411042875367
 20 1411042877565
 21 1411042879983
 22 1411042881892
 23 1411042883973
 24 1411042885952
 25 1411042888175
 26 1411042890382
 27 1411042892940
 28 1411042894768
 29 1411042896540

Ezohiko itxura zuen gaur Salbe zubiaren inguruak. Ikusmin handiarekin jarraitu dituzte ehunka lagunek, itsasadarreko bi ertzetatik Red Bull Cliff Diving World Serieseko lehiakideen saltoak.

Andy Jones izan da lehena Salbe zubian ezarritako tranpolinetik salto egiten. Hiru segundoko iraupena izan duen jauziak ikusleen txalo zaparrada eragin du. Uretan sartzean entzun den hotsak, berriz, harridura sortu du. "Zelako zarata", adierazi du Salbe zubipean zegoen mutil batek hortzak estuturik. Steven Lobuek eta David Colturik egin dute jauzi ondoren jendearen animo, oihu eta txalo artean.

Apur batera hurbildu da Artem Silchenko iazko txapelduna ere. Beraren ostean beste jauzilari batzuk. Larunbatean lehiatuko diren 14ak ez ordea. Izan ere gaurkoa entrenamendu librea izan da. Hautazkoa. Biharko entrenamenduaren amaieran (13:30-15:30), azken saltoan jasotzen duten puntuazioaren arabera erabakiko da larunbatean (15:00) nor noren kontra lehiatuko den.

Ezohiko itxura zuen gaur Salbe zubiaren inguruak. Itsasadar bazterrean jende ugari batu da, batzuk jesarrita beste batzuk zutik, argazki makinak eta telefonoak eskutan zituztela. Denak gora begira, Salbera begira. Ehunka pertsona hurbildu dira entrenamenduak jarraitzera. Bihar eta etzi epaile lanetan arituko diren bost lagunak ere Salbeko zubipera bertaratu dira. Uretan ere mugimendua izan da nagusi, besteak beste, piraguak, uretako motorrak, padel surflariak eta urpekariak. Jeep bat ere bai plataforma baten gainean.

 

[2014/09/17] Salbe zubiko jauzilarien entrenamendu zein probak aldaketa ugari eragingo ditu

[2014/07/21] Munduko 14 jauzilari onenak Salbe zubitik saltoka