Horretarako, atal berri bat gehitu da, non ostalaritza arloan egindako muga guztiak espresuki azaltzen diren. Arautze berri honek, gainera, diskotekak eta antzeko establezimenduak Produkziorako Erabilera Orokorra bezala izendatutako eremuetara mugatzen ditu, eta ordenantza honekiko zehaztapen berriak sartzea ahalbidetzen du. Aldaketa hauek Udalbatzan eztabaidatu eta behin betiko onartu beharko dira urtarrilean.
Hala, Plangintzako Aholku Kontseiluak Zorrotzaurreko Hiri Antolamendurako Plan Bereziaren aldaketen irizpena eman du bi arlo desberdinetan. Lehenengoa Plangintzarekin bat ez datozen eraikinetan baimendutako erabilera gehiago jartzea izango da; eta bestea Zuzkidurazko Bizitokietara eta Ekipamendura bideratutako lurzoruaren erreserbak birbanatzea, Deustuko Basabe Taldeko Komunitateekin adostutako hitzarmenaren ondorioz.
Plangintzako Aholku Batzordea 2008an sortu zen Bilboko Udal Osoko Bilkuran. Parte hartzeko eta eztabaidatzeko sektoreko kontseilu bezala definitzen da, eta hurrego eragileek hartzen dute parte: auzo mailako elkarteak; ingurumena babesteari eta hirigintzari lotutako erakundeak; helburu sozialak edo ekonomikoak dituzten elkarteak; eta udalean ordezkaritza duten alderdi politikoetako ordezkariak.
[2014/10/17] Makro-diskotekari ateak itxi dizkio Areso alkateak