Hezkuntza Sailera jo dute berriz ere Solokoetxeko auzotarrek, ikasleek eta gurasoek, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioko kideekin batera ikastetxetik 40 metrora, hain zuzen ere, Solokoetxeko igogailuko teilatuan kokatuta dauden 13 antenen "gehiegizko erradiazioari" aurre egiteko neurriak eskatzeko.
Antenak "soberan daude". Rakel Ahedo guraso elkarteko kideak, kopurua ez ezik, antenen potentzia ere salatu du gaurkoan. "Benetako basakeria da", esan du antenen potentziari buruz. "Aspalditik erankundeek gomendatzen duten 0,1 mailatik" oso urruti, eta ondorioz, "jaitsi beharrekoa".
Potentzia murrizteko bidea da ikastetxeko leihoetan pantailak ezartzea. Gasteizko Ibaiondo ikastetxean Hezkuntza Sailak egin bezala. Errondagane guraso elkartearentzat "ulergaitza" da Ibaiondon erradiazioaren "potentzia txikiagoa denean" eta ikasleen artean "patologiarik garatu ez denean" euren ikastetxean pantailarik ez egotea.
Izatez, joan den urtarrilean Eusko Legebiltzarrean diru-partida orokor baten baitan Solokoetxeko zentroan erradiazioa murrizteko pantailak ezartzeko diru kopurua onartu zen -23.000 euro-. "Inkongruentea" da Ahedoren ustez, pantailarik ezarri ez denean. Hortaz, "non dago diru hori" galdetu du, eta "zergatik ez dute pantailak ezartzeko agindua ematen", erantsi du. Jakin badakite gurasoek pantailek auzotarrentzat konponbidea ez direla, baina "bai zentroarentzat".
Erakundeen erantzun eta argitasun falta salatu dute orain baino lehen hamaika aldiz Errondagane guraso elkartetik. Eta "salaketa publiko egitegatik zigortzen gaituzte erakundeek", esatera iritsi da Rakel Ahedo elkarteko presidentea gaurko agerraldian. "Gure umeen osasuna sakrifikatzeko eskatzen digute operadoreen mesedetan, eta hori ezin dugu onartu". Horregatik erabaki dute, "ahal dugun beste bide zabaltzea". Besteak beste, abokatu baten zerbitzua kontratatuko dute eta maiatzaren 22an musika kotzertuak antolatuko dituzte. Guraso batzuk euren burua eskaini dute eta Bizkaiko beste talde batzuk parte hartzera animatu dituzte. Horrela, irtenbideren bat lortu arte, lanean jarraituko dute.
[2015/01/29] Telefonia antenak erretiratu bitartean neurriak hartzeko eskatu dute solokoetxetarrek
[2014/11/05] Solokoetxeko BHIko familiek Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzeko deia egiten dute
[2014/10/28] Antenen elektromagnetismoak osasunean duen eragina mintzagai
[2014/09/03] Solokoetxeko ikasleak ostegunean ez dira klasera joango antenen erradiazioa salatzeko
[2014/06/18] Beste aste batez Solokoetxeko antenak kentzea galdegingo dute gaur arratsaldean
[2014/06/11] "Antenarik ez, 0,1 ya" lelopean elkarretaratzea egingo dute Solokoetxeko auzotarrek
[2014/06/05] "Antenarik ez, 0,1 ya" lelopean beste elkarretaratze bat