Guztira 31.652 pertsona zeuden apirilean lanik gabe Bilbon, martxoan (32.164) baino 512 gutxiago. Beherakada nabariena zerbitzuetan eman da, apirilean (20.936) martxoan (21.365) baino 429 langabe gutxiago baitzeuden. Era berean, eraikuntzan 3.496 lagun zeuden lanik gabe, martxoan (3.564) baino 68 gutxiago; eta industrian 2.811, martxoan (2.854) baino 43 gutxiago.
Aurretiaz lanik egin ez duten pertsonen artean aldiz, gorakada eman da; apirilean 3.829 lagunek osatzen baitzuten talde hau, martxoan (2.311) baino 18 gehiagok.
[2015/02/17] Abenduan baino 955 langabe gehiago zeuden urtarrilean Bilbon