Fiskalak Topatu eta Ernaiko kideen aurkako zigor eskaerak mantendu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2015ko eka. 17a, 11:48

Atzo eman zioten amaiera, maiatzaren 28an hasi eta hiru saio izan dituen Topatu eta Ernaiko kideen aurkako epaiketari. Fiskalak bere zigor eskaera mantendu du eta defentsak auzipetuen absoluzioa eskatu du. Tartean, Irati Sienra deustuarra izan da epaitua. 

Bi aldeek frogak aurkeztu dituzte gaurko saioan. Iraitz Salegiren defentsak ekitaldi baten berri emateak "ezin duela delitua izan" azpimarratu du, eta Salegik eginiko kazetari lana ABCk eginez gero ez litzatekeela delitua izango. Gainera, Gazte Danbadako ekitaldiak interes informatibo handia zuela eta komunikabide asko zeudela bertan azaldu du. Beraz, Salegi bere lana egiten ari zela beste asko bezala. Horrez gain, informazioa manipulatu izana ere egozten dio akusazioak, eta honen aurrean, iraupen luzeko ekitaldi baten bideoa egiteko laburtzea ezinbestekoa dela argitu du, eta “laburtzetik manipulatzera alde handia dagoela” gaineratu. Azkenik, Iraitz Salegi kondenatzeko nahiko froga ez dagoela eta Salegiren absoluzioa eskatu du.

Terrorismoari gorazarre egitea leporatuta epaitu dituzte Ernaiko zazpi kide eta Topatuko Iraitz Salegi kazetaria. Fiskaltzak eta AVTren akusazio partikularrak 18 eta 24 hilabete arteko espetxe zigorra eta 10 eta 12 urte bitarteko inhabilitazioa eskatu dute haietako bakoitzarentzat.

Albiste hau Topatu.info komunikabidearen webgunetik hartua izan da lizentzia libreari esker. Artikulu origianala hemen irakur dezakezu.

[2014/12/18] Kartzela zigor eskaria Topatuko kide bat, Ernaiko zazpi eta Periko Solabarriarentzat

[2015/03/11] Irati Sienra eta beste zortzi lagun maiatzean epaituko dituzte Gazte Danbadan terrorismoa goratzea leporatuta

[2015/05/28] Gaur epaituko dituzte Irati Sienra, Iraitz Salegi eta Ernaiko beste 6 kide

[2015/05/28] Ekainaren 11ra atzeratu dute Irati Sienra eta beste 7 gazteen aurkako epaiketa

[2015/06/11] Gaur epaituko dituzte Irati Sienra deustuarra eta beste zazpi gazteak