Joan den urtarrilean, Euskal Herriko hainbat pertsona eta elkarte batu ziren Grezian "norabide egokian gauzak eraldatzeko aukera" zegoela ulertzen zutenak. "Troika eta Kapitalaren Europa geldiarazteko" ere aukera garrantzitsua zabaltzen zela ulertzen zuten, baita "herriek eta hiritarrek euren etorkizuna libreki erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzeko ere, kanpoko eskusartzerik gabe".
Syrizarekin izeneko plataforma osatzen duten norbanako eta elkarteen arabera, urtarrilean hautatutako Greziako Gobernuak "agindu argia" jaso zuen, "Grezia gizarte larrialdira eraman duten politikei aurre egitea". Azken bost hilabeteetan Gobernuak eman dituen urratsak "garrantzitsutzat" jo dituzte, eta urrats horien aurrean Europako eta nazioarteko instituzioek "Grezia mehatxatzea eta hautesleek espresuki errefusatutako neurriak inposatzea" gaitzetsi dute.
Azken urteotan eta azken hilabeteetan, Greziako Herria Troika eta bere politiken aurka mobilizatu da. "Euskal Herritik subiranotasunaren defentsan merkatuekin emandako konfrontazioa txalotu egin behar dugu eta nazioarteko instituzioen mehatxu eta interferentzien aurrean Greziako herriari gure babesa adierazi nahi diogu".
"Austeritatearen aurkako borroka honen emaitzak, ez du bakarrik greziarren etorkizuna definituko, era berean, demokrazia eta berdintasun handiagoa lortzeko borrokan dauden Europako herrien etorkizuna ere definituko du. Instituzioek portaera onartezina hau gelditu eta Europako herritarrak direla euren etorkizuna erabaki behar dutenak aitortu dezaten presionatu behar ditugu".
Argazkia: Ecuador Etxea
[2015-06-25] Greziako zorrari buruzko Egiaren Batzordeko txostenaren aurkezpena
[2015-06-25] Greziako herriarekin eta austeritate aurkako elkartasun deialdia gaurko
[2015-06-17] IBAIZABAL: Greziaren eta Troikaren arteko negoziazioak airean
[2015-02-19] Grezia, duintasunaren ispilu
[2015-01-23] "Syrizarekin" plataformak Bilbotik aldarrikatuko du Greziako aldaketa nahia igandean
[2015-01-23] "Syrizarekin" Bilbon batuko da igandean Greziako aldaketari babesa adierazteko
[2015-01-22] Syrizarekin bat egiten duten euskal herritarrek mobilizazioa deitu dute