Akusazio popularra: "Cabiecesek Kutxabanketik 6.000 euro kobratu zituen lanik egin gabe"

uriola.eus 2015ko uzt. 9a, 11:00

Argazkia: LAB sindikatua

Kutxabanken 'Cabieces auzian' akusazio popularra osatzen duten eragileetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute Bilboko epaitegiko atarian "Kutxabank publiko baten alde" eta "prozesuan eman diren iruzurrak salatzeko". Epaitegiko atean orain arteko ondoriak azaldu dituzte.

Rafael Alcorta abokauaren bulegoko langile Ana Mendaz eta Eduardo Aranak lekuko gisa deklaratu dute gaurko saioan akusazio popularrak deituta. Abagunea baliatu dute akusazioa osatzen duten LAB, ESK, STEILAS, EHNE Bizkaia, HIRU, EKA eta Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformak auzitegiko atarian 'Kutxabank publikoa, iruzurrik ez' lelopean elkarretaratzea egiteko eta lekukoen adierazpenak baloratzeko.

Akusazio popularreko eledun Urtzi Ostolazagaren arabera, "adierazpenek, zentzu guztietan auditoriaren informea eta giza baliabideen arduradunaren adierazpenak konfirmatzen dituzte". Auditoria horretan, "inolako zalantzarik gabe" baieztatzen da ez dela existitzen "inolako prestazio zerbitzu kontraturik" Mikel Cabiecesi eginiko ordainketak justifikatzeko eta badela dokumentu bat "zeinetan argipenak eta kobertura ematen diren ez duena zerikusirik antzeko kasuetan ematen direnekin eta aurreko presidentearen egitekoak gainditzen dituena".

"Argiak eta irmoak" dira orain arteko ondorioak Ostolozagak auzitegi atarian adierazi duenez: "Mikel Cabiecesek Kutxabanketik 6.000 euro kobratu ditu lanik egin gabe, ordainketa horiek beteriko lanekin bat ez badatoz, ordainketa politikoak dira eta EAJ, PP eta PSE alderdien arteko akordioan jasota dauden ordainketak dira, Kutxabanken pribatizazio prozesuan". Hori dela eta, akusazioak alderdi horietako ordezkariei "azalpenak" eskatu dizkie, eta "horrela badagokie ondorioak beraien gain har ditzatela".

Mikel Cabiecesek ordainketak langabezia ordainsariarekin batera jaso zituela eta, ordainsariak "berehala" bueltatzeko eskatu diote berriz ere eragileek Espainiar Gobernuko delegatu izandakoari. Cabiecesen jarrera "miserable, injustu, insolidario eta ilegaltzat" jo dute.

Azkenik, poza adierazi dute akusazioa osatzen duten kideek eta deituriko lekukoei eskerrak eman dizkiete "argi geratu delako Cabiecesi egindako ordainketak buruturiko lan bategatik ez bada, interes politiko bategatik egiten zaiola ordainketa".

 

[2015/06/19] 'Kutxabank kasuaren' baitan akusazioen lekukoek deklaratu dute gaur

[2015/05/22] 'Kutxabank auzian' Cabiecesen aurkako frogak argiak direla defendatu du herri akusazioak

[2015/03/17] Gizarte eragileek auzitara jo dute Kutxabankeko "mesede tratuak eta klientelismo politikoa" argitara ateratzeko

[2015/02/26] EAJk eta PSOEk uko egin diote Kutxabanken gaineko kanpoko kontu-ikuskaritza exijitzeari

[2015/02/06] Kutxabanken pribatizazioa eta "kiratsa" salatu dituzte

[2014/12/18] Kutxabankeko langileek ez dute pribatizaziorik nahi, ELA eta LABen arabera

[2014/11/13] Nora doa Kutxabank fundazioa?

[2014/07/17] Kutxabanken pribatizazioaren kontra borrokan jarraituko dutela adierazi dute eragile sozial eta sindikalek

[2014/06/27] ELA eta LAB: "Kutxabankeko hamarna milaka kreditu-kontu eta mailegu putre-funts bati salduko dizkiote"

[2014/06/26] EAJk, PPk eta PSOEk bat egin dute Kutxabank-en pribatizazioarekin

[2014/06/23] Milaka euskal herritar Bilboko kaleetara irten dira Kutxabanken pribatizazioari ezetz esatera