Maiatzean atxilotutako 'txiolariek' Guardia Zibilaren aurka deklaratuko dute

uriola.eus 2015ko uzt. 16a, 08:51

"Legez kanpoko atxiloketa eta defentsa eskubidearen urraketa" oinarri hartuta, 'txiolariek' Guardia Zibilaren aurka jarritako salaketa baten ondorioz, lekuko gisa deklaratuko dute gaur goizean Bilboko epaitegian.

Gaur, osteguna, Buenos Aires kalean, Bilboko epaitegian, 10:15ean, 'Txiolariak aske! Adierazpen askatasuna!' lelopean elkarretaratzean parte hartzeko deia zabaldu dute herritarren artean deklaratzera joango direnei babesa emateko.

 

Salaketa

Gaur goizeko deklarazioa, baina, ez da maiatzean atxilotutako lagunen aurkako epaiketa izango, Guardia Zibilaren aurkakoa baizik. Operazio horretan atxilotutako kide batzuek salaketa jarri baitute legez kanpo atxilotu zituztela eta defentsarako eskubidea urratu zietela argudiatuta. Gauzak horrela, lekuko moduan deklaratuko dute Alfredo Remirez bilbotarrak zein beste atxilotutako lagunek.

 

Armiarma operazioak

Guardia Zibilak, sare sozialetan "terrorismoa goratzea eta biktimak iraintzea egotzita", 'Armiarma' operazioaren lehen fasea 2014ko apirilean jarri zuten martxan, 21 atxiloketarekin; azaroan beste 19 lagun atzeman zituzten bigarren fasean. 2015eko maiatzaren 19koa 'Armiarma' operazioaren hirugarren fasea izan zen. Bere baitan, Bizkaian, lau lagun atxilotu zituzten; Alfredo Remirez bilbotarra, Kaiet Prieto, Xabier Arruza eta Andeka Jurado. Gizpuzkoan hiru lagun gehiago atzeman zituzten. Deklaratu ostean, kargupean, aske geratu ziren.

 

'Txiolarien' aurkako epaiketa

Alfredo Remirezek adierazi du 'txiolarien' aurkako epaiketan jada deklaratu duela. Amurrioko epaitegian egin zuen deklarazioa, Entzutegi Nazionalarekin bideo-konferentzia eginaz. Baina epaiketa oraindik bukatu ez dela azaldu du Remirezek.

 

 

@txiolariakaske

#‎AdierazpenAskatasuna‬

[2015-05-20] Alfredo Remirez: "Guardia zibilek 'ateratzean txiokatu ondo tratatu zaitugula' esan didate"

[2015-05-19] Alfredo Remirez aske utzi dute 

[2014-11-06] Hiru lagun atxilotu dituzte Bilbon sare sozialetan terrorismoa goratzea egotzita

[2014-07-03] Bilboko gazte bat atxilotu dute sare sozialetan terrorismoa goratzea leporatuta

[2014-06-11] 16 urteko gazte batek Madrilen deklaratuko du bihar Txiolarien aurkako sarekadaren baitan