Langabeziak behera egin du nabarmen ekainean Bilbon

uriola.eus 2015ko uzt. 15a, 09:30

Udako hilabeteeta gertatzen ohi denez, langabeziak behera egin du aurten ere ekainean. Guztira 29.894 lagun zeuden aurreko hilabetean lanik egin gabe, maiatzean (30.548) baino 654 gutxiago. Aipatzekoa da sektore guztietan eman dela beherakada. 

Guztira 29.894 langabe zeuden ekainean Bilbon. Nekazaritzan 568, maiatzean (580) baino 12 gutxiago; industrian, 2.555, maiatzean (2.673) baino 118 gutxiago; eraikuntzan 3.281, maiatzarekin alderatuta (3.380) 99ko beherakada emanez; eta zerbitzuetan 19.742, aurreko hilabetean (20.113) baino 371 gutxiago.

Era berean, aurretik lan egin ez duten pertsonen multzoan ere beherakada eman da; ekainean 3.748 lagunek osatzen zuten talde hau, maiatzean (3.802) baino 54 gutxiagok. 

[2015/02/17] Abenduan baino 955 langabe gehiago zeuden urtarrilean Bilbon

[2015/03/11] Langabeziak behera egin du otsailean Bilbon

[2015/04/13] Langabeziaren gorakada eman da Bilbon martxoan

[2015/05/13] Langabeziak behera egin du apirilean Bilbon