04/08 sumarioan auziperatuko 35 euskal herritarrak ez dituzte espetxeratuko, abian zen epaiketako aldeak, fiskaltza, defentsa, eta herri akusazioak (AVT eta Dignidad y Justicia), adostasunera heldu baitira. Auziperatuek ere bat egin dute akordio honekin. Legearen aurka jardun izana onartu eta indarkeriazko jarduera ororen aurkako konpromisoa azaldu dute. Aitortza hau, biktimen oinazearen erreparaziorako balio izatea espero dute. Aitortza honen ondorioz, urtebete eta sei hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorrak eta inhabilitazioa ezarri zaizkie auziperatuei.
Akusazioek aitortu dute bost urte baino gehiago luzatu dela auzia, auzipetuek horren ardurarik izan gabe.
Gorka Diaz eta Mikel Etxabururi urtebete eta zortzina hilbateteko zigorra eta inhabilitazioa ezarri diete eta Joana Regueirori, berriz, bi urteko zigorra eta inhabilitazioa. Madriletik bueltan, gaur arratsaldean auzotarrek harrera beroa egingo diete.
Urtebete eta 6 hilabeteko zigorra eta inhabilitazioa: Haizpea Abrisketa, Jesus Agirre, Egoitz Apaolaza, Alazne Arozena, Karmele Berasategi, Nekane Erauskin, Antxon Gomez, Iñaki Olalde eta Juan Carlos Ramos.
Urtebete eta 8 hilabeteko zigorra eta inhabilitazioa: Gorka Diaz, Mikel Etxaburu, Nuria Alzugarai, Aitor Aranzabal, Karmele Aierbe, Iñigo Balda, Pernando Barrena, Maite Fernandez de la Bastida, Ino Galparsoro, Mikel Garaiondo, Asier Imaz, Eusebio Lasa, Aurore Martin, Patxi Urrutia eta Joseba Zinkunegi.
Bi urteko zigorra eta inhabilitazioa: Joana Regueiro, Marisa Alejandro, Angel Mari Elkano, Marije Fullaondo, Jon Garai, Gorka Etxeberria, Aner Petralanda, Juan Joxe Petrikorena, Arantza Santesteban eta Mikel Zubimendi.
Akordio honekin, abenduaz geroztik San Fernando de Henaresen (Madril) abian zen epaiketa, amaitu berri da honenbestez.
Epaiketa amaitu eta auzitegi atarian, poztasuna nagusi, Sortuko bozeramaile Pernando Barrenak zioenez, helburua bete delako; alegia, inor espetxera ez joatea. Goizean adostu den akordioak, etorkizunean salbuespen legedien ezarpenarekin amaitzeko balio izatea espero duela gaineratu du.
Iturria: www.noaua.eus
[2015/01/09] Bilbo Zaharrean olerki artean salatu dute Mikel Etxabururen auziperatzea
[2014-06-12] Mikel Etxaburu: “Ez nago kartzelan, ezta kalean ere... erdibidean baino”
[2014/01/09] Elkarretaratzea egingo dute Bilbo Zaharrean Mikel Etxabururen auziperatzea salatzeko