Orain arte egindako salaketak berretsi ditu Ostolozagak gaurko agerraldian: "Ekintza hauek ezin izango zirela aurrera eraman ordezkari politiko jakin batzuk agindu izan ez balituzte kaltetuta dauden entitateetan, ekintza hauen atzean bultzada politiko eztabaidaezina dagoela, eta erantzuleek ordaindu beharko luketela".
Ez dauka "inolako zalantzarik" herri akusazioak. EAJ, PP eta PSE alderdiak, "Kutxabank pribatizatzearen erabakia hartu zutenak, ekintza hauen atzean daudenak dira. Cabiecesi mesede tratua beste abantaila alderdikoi bat zela, alderdi hauek bankua kapital pribatuari saltzeagatik eskuratzen dutena".
Mikel Cabiecesekin gertaturikoa "ordezkari politiko batzuek dirua irabazteko darabilten ate birakarien negozioaren adibide argia" dela gogorarazi du Ostolozagak. "Gizon honek hilero Kutxabanketik 5.000 euro jasotzeaz gain, antzeko kopurua jasotzen zuela Iberdrolatik bertako administrazio kontseiluko kide izatearren. Bankari eta enpresariek politika publikoak erabakitzen dituzte, eta erabakiak hartzen dituztenak beraien enpresetan kolokatzen dituzte euren funtzioak amaitzean. Horrela funtzionatzen dute ate birakariek".
Hamar egunetako epea du defentsak helegitea aurkezteko.
Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohiari, Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko ordezkari ohiari eta Rafael Alkorta abokatuari dokumentuak faltsutzea, administrazio desleiala egitea eta bidegabeki jabetzea egozten diete.
Gaurko agerraldian herri akusazioak irakurritako testu osoa hemen
[2015/06/19] 'Kutxabank kasuaren' baitan akusazioen lekukoek deklaratu dute gaur
[2015/02/26] EAJk eta PSOEk uko egin diote Kutxabanken gaineko kanpoko kontu-ikuskaritza exijitzeari
[2015/02/06] Kutxabanken pribatizazioa eta "kiratsa" salatu dituzte
[2014/12/18] Kutxabankeko langileek ez dute pribatizaziorik nahi, ELA eta LABen arabera
[2014/11/13] Nora doa Kutxabank fundazioa?
[2014/06/26] EAJk, PPk eta PSOEk bat egin dute Kutxabank-en pribatizazioarekin