"Injustizia egoera lazgarria" salatuko dute Cabacasen senide eta lagunek

uriola.eus 2016ko ots. 29a, 11:14

Cabacas kasuaren baitan, bihar, martxoak 1, peritoek deklaratuko dute eta Ertzaintzaren karga gertatu zen gaueko bideo baten inguruko informea aurkeztuko dute. Iñigo Gogoan herri ekimenak elkarretaratzea deitu du "Iñigoren hilketaren lau urte beteko diren honetan, injustizia egoera lazgarri baten aurrean gaudela salatzeko".

Martxoaren 1ean, perituek deklaratuko dute Bilboko 10. Instrukzio Auzitegian. Cabacas sendiaren abokatu Jone Goirizelaiaren hitzetan, Cabacas hil zuen pilotakada jaurti zuen ertzaina, bere kokapenagatik eta pilotaren ibilbideagatik "bateragarria dena", identifikatzen duen bideoaren osagarri den txostena aurkeztuko dute perituek. 

Asteazkenean berriz, martxoak 2, Cabacas auzian inputatutako seigarren ertzainak deklaratu behar zuen Bilboko 10. Instrukzio Auzitegiko Ana Torres epailearen aginduz. Baina, deklarazioa atzeratu egin da behin behinean apirilaren 11ra.

Inputatutako ertzaina 2012ko apirilaren 5ean Indautxun pilotokadak jaurti zituen operatiboaren arduradunetako bat da, Iñigo Cabacas lau egunera hil zen jasotako pilotakadaren ondorioz. Operatiboa izan zen gau hartan furgonetako batean zegoen.

Seigarren inputazioa ezagutu aurretik, auziak irekita daraman ia lau urtetan, Ertzaintzako bost kide inputatuak izan dira.

Ekainean bukatuko da instrukzioa amaitzeko legeak ezarritako epea.

 

Cabacas hil zuen operatiboko buruak 777.000 euro eskatu ditu

Ugarteko ezizena erabiltzen du Iñigo Cabacas gaztea hil zuten egunean Ertzaintzaren operatiboko buru zen pertsonak. Berak eskatuta, joan den ostegunean Bilboko 13. Instrukzio Epaitegian adiskidetze-ekitaldia egin zuten: Ugartekok 777.000 euroko kalte ordainak eskatu dizkie Cabacas familiari, Gara eta Naiz egunkariei.

 

[2016-02-22] Cabacas hil zuen operatiboko buruak hildakoaren familiari 777.000 euro eskatu dizkio

[2016-02-10] Cabacas auzian beste ertzain bat inputatu du epaileak

[2015/06/26] Aresen izendapena Memoriaren Institutuan "ilogikoa" eta "mingarria" da Cabacasen hurkoentzat

[2015/06/17] 'Ugartekok' hiru urteren ostean deklaratzea "ulertezina" eta "lazgarria" da Iñigo Cabacasen lagun eta senideentzat

[2015/06/16] Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar

[2015/04/09] Iñigo Cabacas, 1.095 egun erantzukizunak argitu gabe

[2015/03/24] Udalak Iñigo Cabacas omenduko du ostiralean

[2015/02/12] "Hiru urte eta gero beharrezkoa da honekin bukatzea; gurasoengatik eta Iñigogatik"

[2015/02/25] Cabacas hil zuen pilotakada jaurti zuen ertzain bat identifikatu dute