Europar Batasuna eta Turkiaren arteko akordioa errefusatzeko hitzordua

uriola.eus 2016ko mar. 16a, 09:00

Ostiralean sinatuko dute errefuxiatuak taldeka Europar Batasunetik Turkiara kanporatzeko akordioa. Gaur, beste hiri askotan bezala, Bilbon ere herritarrak deitu dituzte akordioa salatzera.

Pertsona migrante eta errefuxiatuen oinarrizko eskubideak urratzen dituen akordioa da ostiralean, hilak 18, Europar Batasuneko eta Turkiako goi mandatariek sinatuko dutena. Akordio "lotsagarria" eta "iguingarria" gizarte erakundeek errefusatu dutenez. Izan ere, akordioak taldekako kanporaketak ahalbidetuko ditu Europar Batasunetik Turkiara.

Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia Plataformak egin du gaur, hilak 16, 18:30ean Arriaga plazan protesta egiteko deia 'Mugi zaitez! EB-Turkia akordioari ez!' lelopean. 

Migratzaile eta errefuxiatuen aldeko mobilizazioak Europa osoan zabalduko dira arratsaldean. "Giza eskubideak guztientzat" aldarrikatzeko hitzordua Bilbon ez ezik Bizkaiko beste herri batzutan ere izango da. 

 errefuxiatuakB

bizkaia.ongietorrierrefuxiatuak.info

[2016-03-14] Umeak eramateko motxila eta zapien bilketa Siriako errefuxiatuentzat

[2016-02-26] Errefuxiatuentzat "igarobide ziurrak" aldarrikatuko dituzte bihar Europa osoan, baita Bilbon ere

[2016-02-19] Errefuxiatuen eskubideen aldeko Europa mailako martxa

[2016-01-29] CEAR Euskal Herrira helduko diren errefuxiatu berrientzako etxebizitza bila dabil

[2015-11-09] Iritsi dira Bilbora lehen hiru errefuxiatuak

[2015-09-18] Errefuxiatuen eskubideen defentsan eta gerren aurka manifestaldia deitu dute biharko

[2015-09-14] Errefuxiatuen drama injustiziaren ondorioa da

[2015-09-07] Baliabide materialen inbentarioa egingo du Udalak errefuxiatuen harrerarako

[2015-09-04] Bilbo 'aterpe-hiri' izateko prest agertu da Udala

[2015-09-03] Bilbo errefuxiatuentzako 'babes-hiri' izateko eskakizuna egin dute Udalberrik eta Goazenek