Lotsagarria, legez kanpokoa eta giza eskubideen urratzailea

uriola.eus 2016ko mar. 17a, 08:00

Argazkiak: @Declaracion @PodemosEuskadi_ @ehbildubilbo @Komiteak @DianaUrrea5 @BeaPlazaE @ErnaiBilbo @PodemosBilbao

Greziatik Turkiara errefuxiatuak zuzenean kanporatuko dituen akordioaren aurka azaldu dira ehunka bilbotar atzo arratsaldean Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia Plataformak eginiko deiari erantzunez. "Lotsagarria, legez kanpokoa eta giza eskubideen urratzailea" delako. 

Ordu batzuk barru Europar Batasunak eta Turkiak sinatuko duten akordioa gaitzetsi zuten atzokoan herritarrek. Arriaga plaza betetzeraino. Erantzun zabala eman zioten Bilbon ehunka lagunek eta hainbat eragilek 'EB-Turkia akordioari ez! Giza eskubideak guztiontzat' lelopean Europa mailan eginiko mobilizazio bateratuari. "Gerra eta arrazismoaren aurrean, elkartasuna" azaltzeko. "Europak ez ditu giza eskubideak errespetatzen, hau ez da gure Europa", mezua zabaltzeko. 

Elkarretaratzean pertsona migrante eta errefuxiatuen giza eskubideekin "ez jolasteko" eskatu diete Europako mandatariei Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia Plataformako kideek. "Ez dira kromoak ezta trukerako moneta ere", adierazi dute, eta "behingoz, mugak zabal ditzatela", aldarrikatu dute.

EAEko gobernuarentzat eta Espainiako gobernuarentzat ere izan dute eskakizunik. EB eta Turkiaren arteko akordioa "ez babesteko" exijitu diete. 

Argazkiak: @Declaracion @PodemosEuskadi_ @ehbildubilbo @Komiteak @DianaUrrea5 @BeaPlazaE @ErnaiBilbo @PodemosBilbao 

 

errefuxiatuakB

bizkaia.ongietorrierrefuxiatuak.info

[2016-03-16] Europar Batasuna eta Turkiaren arteko akordioa errefusatzeko hitzordua

[2016-03-14] Umeak eramateko motxila eta zapien bilketa Siriako errefuxiatuentzat

[2016-02-26] Errefuxiatuentzat "igarobide ziurrak" aldarrikatuko dituzte bihar Europa osoan, baita Bilbon ere

[2016-02-19] Errefuxiatuen eskubideen aldeko Europa mailako martxa

[2016-01-29] CEAR Euskal Herrira helduko diren errefuxiatu berrientzako etxebizitza bila dabil

[2015-11-09] Iritsi dira Bilbora lehen hiru errefuxiatuak

[2015-09-18] Errefuxiatuen eskubideen defentsan eta gerren aurka manifestaldia deitu dute biharko

[2015-09-14] Errefuxiatuen drama injustiziaren ondorioa da

[2015-09-07] Baliabide materialen inbentarioa egingo du Udalak errefuxiatuen harrerarako

[2015-09-04] Bilbo 'aterpe-hiri' izateko prest agertu da Udala

[2015-09-03] Bilbo errefuxiatuentzako 'babes-hiri' izateko eskakizuna egin dute Udalberrik eta Goazenek