Entitateekin zuen zorra bigarrenez finantziatu du Ria 2000k

uriola.eus 2016ko mai. 10a, 12:00

Aburto alkatea banketxeetako ordezkariekin

Kutxabank, BBVA, Santander, La Caixa eta Laboral Kutxa banka entitateekin duen zorraren berritzea sinatu du Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, Ria 2000 sozietateko presidente gisa. Sinatze honekin, sozietate interinstituzionalaren 95 milioi euroko zorra berriz ere finantzatuko litzateke datozen hamar urteetarako.

Bi urteko ordaingabetasuna eta amortizaziorako beste zortzi urte izango ditu Ria 2000k sinatutako akordioari esker.

Sinaketa hau, iragan apirilean Bilboko Udaleko Udalbatzak confort letter delakoa onartu ostean burutu da, eta gainontzeko bazkideek beharrezko gestioak egingo dituzte, banka entitateek zorra kitatzeko aurkeztu beharreko bermeak entregatzeko asmoz.

Uneotan, Hegoaldeko Sahiesbideko lanetan murgilduta dago Ria 2000 erakundea, hain zuzen ere, Irala auzoan FEVEko trenbidea lurperatzeko lanetan. 

 

Bilbao Ria 2000 

1992ko azaroan jaio zen Bilbao Ria 2000 elkartea, "metropoliaren aintzineko industria aldeak berreskuratzeko" helburuaz. Herri kapitala dauka, eta bai Estatuko administrazioak bai euskal administrazioek osatzen dute akziokako elkartea. Lehenengoak bere menpekoak diren enpresen bidez: Lurzoruaren Herri Erakunde Enpresariala -SEPES- (%25), Bilboko Portu Agintaritza (%10), ADIF (%15). Euskal administrazioak berriz, Eusko Jaurlaritza (%15), Bizkaiko Foru Aldundia (%15) eta Bilboko Udalaren (%15) eta Barakaldo Udalaren (%5) ordezkaritzaren bidez.  

www.bilbaoria2000.org

[2016-05-05] Agur mekanotubo pasabideari

[2015-11-10] Irala auzoaren berreskurapenaren hasiera

[2015-10-29] Iralan FEVE lurperatzeko lanen bukaera lortzeko konpromisua lortu dugu Udalberri eta Auzo Elkartearekin batera

[2015-10-26] Iralako obren bukaera zehaztea eta bizilagunek Eskurtze plaza berreskuratzea exijitu dute EH Bilduk eta Udalberrik

[2015-10-02] Iralaren ErreXistentzia

[2015-10-02] Iralako auzotarrek manifestazioan aldarrikatuko dute obren amaiera

[2015-04-24] Obrekin "pazientzia agortuta", manifestazioa burutu dute Irala eta Errekaldeko auzotarrek