Garraio diputatu Itziar Garamendik ez du uste Bizkaibuseko lineen kontsezioa duten enpresetako langileen aferak foru erakundearekin loturarik duenik "ez direlako Aldundiako langileak". Maiatzerako iragarritako lanuzteak direla eta, Bizkaibuseko bidaiariak lasaitu nahi izan ditu diputatuak, enpresa guztietako langileek mobilizazioekin bat egin ez dutela esanez eta gutxiengo zerbitzuak (%30ekoak) betetzen ari direla gogoratuz.
UGT, CCOO, ELA, LAB, LSB-USO eta lan batzordeen arabera, Bizkaibusen zerbitzua kontsezio bidez kudeatzen duten enpresek "lan hitzarmen desberdinen nahasketa" baliatu dute beharginen "lan baldintzak prekarizatzen saiatzeko". Horrezaz gain, aurretiaz aldeek sinatutako akordioa "haustean" eta lanpostuen "amortizazio kasuetan", Bizkaiko Foru Aldundiak "beste alde batera begiratzen jarraitzen duela" salatu dute. Foru erakundeak "gaztazkatik aldedun nahi du 'lan arazo' izena emanaz gertatzen denari". Sindikatuek eta lan batzordeek adierazi dutenez, Bizkaiko Foru Aldundia izan zen "2013ko urrian indarrean zeuden lanpostuen jarraipena eta ez amortizatzeko adostasuna sinatu zuena". Bada, ez da sinatutakoa betetzen ari, "lanpostuak amortizatu baitira, 2013an eta 2014ko akordioak hautsiz".
Maiatzeko lanuzteak
Maiatzaren 12, 16, 18 eta 20an (ordu biko lanuzteak 07:30etik 09:30era, goizez, eta 18:00etatik 20:00etara, arratsaldez).
Maiatzaren 23, 24, 25 eta 26an (hiru orduko lanuzteak 07:00etatik 10:00etara, goizez, eta 17:30etik 20:30era, arratsaldez).
Maiatzaren 30ean eta 31n eta ekainaren 8, 9 eta 10ean (lau orduko lanuzteak 07:00etatik 11:00etara, goizez, eta 17:00etatik 21:00etara, arratsaldez).
%30eko gutxieneko zerbitzuak izango dira lanuezteek iraun bitartean.
[2016-05-09] Bizkaibuseko langileek bi orduko lanuztea egingo dute arratsaldean ere
[2016-05-04] Ordu biko lanuzteak egingo dituzte Bizkaibuseko langileek goizez eta arratsaldez
[2016-04-18] Bizkaibuseko langileak greban maiatza eta ekainean
[2016-03-30] Sindikatuek Bizkaibus enpresekin adostutako akordioa bete ez dela salatu dute
[2014-12-23] Aldundiak lanpostuak ziurtatzen ez baditu, baliteke Bizkaibus berriro grebara joatea
[2014-11-04] Bizkaibuseko akordio berretsi dute Bizkaiko Foru Aldundiak, sindikatuak eta enpresek
[2014-10-31] Aldundia eta sindikatuen arteko aurreakordioak bertan behera utzi du Bizkaibuseko greba
[2014-10-30] Manifestazio jendetsua Bizkaibusen gaztakaren konponbidea eskatzeko