Bizkaibuseko akordio berretsi dute Bizkaiko Foru Aldundiak, sindikatuak eta enpresek

uriola.eus 2014ko aza. 4a, 12:15

Joan den ostegunean adostutako akordioa berretsi dute gaur eguerdian Bizkaiko Aldundiko eta Bizkaibuseko ELA, LAB, CCOO, UGT eta LSB sindikatuek. Eguerdian sinatu dute akordioa, komunikabide gabeko ekitaldi pribatuan, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan. Idatzian Bizkaiko Aldundiak bere gain hartu ditu lanpostuei eusteko konpromisoa eta Bizkaibuseko lineen diseinua eta garraio politika.

Greba mugagabeari amaiera jarri zion aurrekordioa babestu dute aho batez sindikatuek euren asanbladetan. ELAn (200 boto alde eta bi kontra), LAB (gehiengoa alde), CCOO (gehiengoa alde), UGT (%96 alde) eta LSB (%93 alde). Afiliatuen babesa, hortaz, zabala izan da.

Aurrera begira ere izango dute zeregina aldeek. Zerbitzua hobetzeko asmoz, bilerak egingo dituzte bi aldeek azaroaren 7tik aurrera. Egun horretan, sindikatuek haien proposamenak egingo dituzte, eta hilaren 28an diputazioaren txanda izango da.

Akordioa sinatu aurretik, zerbitzua kudeatuko duten enpresek ituna izenpetu dute sindikatuekin; horretan, lantaldearen subrogatzea euren gain hartzeko eta aldi baterako langileak kontratatzean antzinatasuna kontuan hartzeko konpromisoa hartu dute.

Grebaren kostua

Hiru milioi euroko galerak izan ditu Bizkaibuseko sindikatuen grebak Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko eledunak adierazi duenez. Behin-behineko zenbaketa da gaur ezagutzera eman duena. Autobusetan izandako hondaketengatik -gurpil zulatzeak eta kristalen apurketak, besteak beste- bi miloi eta beste miloi bat zerbitzuaren ustiaketaren ardura duten enpresen galerengatik.

 

[2014/10/31] Aldundia eta sindikatuen arteko aurreakordioak bertan behera utzi du Bizkaibuseko greba

[2014/10/30] Manifestazio jendetsua Bizkaibusen gaztakaren konponbidea eskatzeko

[2014/10/29] Bidaia ordaindu gabeak, zentsura mozioa eta manifestazioa Bizkaibuseko aferan

[2014/10/27] Greba mugagabearen zergatiak gizarteratu dituzte Bizkaibuseko sindikatuek

[2014/10/27] Bizkaibuseko langileek greba mugagabea hasi dute

[2014/10/24] Asteleheneko greba mugagabearen atarian, azken negoziaketa eguna du Bizkaibuseko lan gatazkak

[2014/10/23] Akordiorik gabe, Bizkaibuseko langileek greba egingo dute

[2014/10/21] UGT-Bizkaibus: “Positibioa litzateke Aldundiak gatazka desblokeatzeko aurrerapauso erabakigarria hartzea”

[2014-10-20] 24 orduko 6. greba eguna egingo dute gaur Bizkaibuseko langileek

[2014-10-17] Bizkaibuseko grebarekin jarraituko dutela "argi utzi" nahi dute sindikatuek

[2014-10-15] Iñaki San Andres (Bizkaibus-ELA): "Bizi dugun egoeraren errudun bakarra Aldundia da"

[2014-10-10] Astelehenean 24 orduko greba deialdiari eutsiko diote Bizkaibuseko langileek

[2014-10-09] 24 orduko bigarren greba eguna Bizkaibusen

[2014/10/01] Akordio gabe, mobilizazioei eutsiko diete Bizkaibuseko langileek

[2014/09/22] Bizkaibuseko sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte

[2014/09/18] "Mila esker Artxandako autobus-linearen desagerpena saihesteko sinadura bilketan parte hartu duzuenei"

[2014/09/17] Artxandako autobusaren alternatibak aztertuko ditu plataformak

[2014/09/15] 10.000 sinadurako muga gainditu du Artxanda plataformak

[2010/09/11] Garraio zinegotziak bilerara deitu ditu Artxandako autobusaren erabiltzaileak

[2014/09/10] Artxanda plataforma: "Lantzaderak ez du egungo zerbitzua emango"

[2014/09/10] EH Bilduk Artxandako lantzadera zerbitzuaren ezaugarriak erabiltzaileekin adostea exijitu dio Abaunzari

[2014/09/08] Artxandako autobusa mantentzearen aldeko sinadura bilketa Areatzan

[2014/09/05] Artxanda plataforma: "Ez dezagun busa gal"

[2014/09/04] Santa Marinako autobus zerbitzua bermatuta, Artxandakoa ziurtatzea helburu