Bizkaibuseko sindikatuek ohartarazi dute greba bertan behera uzteko "aukera bakarrak" Aldundiak enplegurik "ez suntsitzea" eta Bizkaibuseko zerbitzua "ez okertzea" direla. "Ez soilik enpresek 2013ko urriaren 4ko akordioaren 1. puntua sinatzen dutelako, Aldundiak betetzen ez duena".
Mezu "argia" helarazi nahi diote Aldundiari sindikatuek: "Bizkaitarrek eta enpleguak axola badiote, erakus dezala, alde batetik zerbitzua hobetzea ziurtatuz eta bestetik, enplegua mantentzea. Hau da duela urtebete sindikatuekin lortutako akordioarekin lortzen zuela publikoki adierazi zuena, eta egun, betetzen ez duena".
Bizkaibuseko erabiltzaileengana eta oro har bizkaitarrengana ere zuzendu nahi izan dute sindikatuek. "Dei egiten diogu gizarteari Bizkaibuseko zerbitzua okertzea onar ez dezan".
Aurrerapausoa
Joan den asteazkenean Aldundia Bizkaikobuseko lineen ustiaketaren arduradun diren bost enpresekin batzartu zen. Bertan testu bat adostu zuten. Enpresetako lan batzordeei bideratu zaien dokumentua "aurrerapausotzat" jo dute sindikatuek. Baina proposamenak ez ditu asetu. Iaz "adostutako akordioa bete dezatela" eskatzen jarraituko dute.
Hurrengo deialdiak
24 orduko greba egunak urriaren 3ean hasi ziren, gaurkoa bosgarren greba eguna delarik. Era berean, sindikatuek datozen egunetarako, urriak 20, 21, 23 eta 24, egindako deialdiak mantentzen dituzte, eta urriaren 27tik aurrera greba mugagabeari paso emango diote.
[2014/10/15] Iñaki San Andres (Bizkaibus-ELA): "Bizi dugun egoeraren errudun bakarra Aldundia da"
[2014/10/13] 24 orduko greba deialdiari eutsiko diote gaur Bizkaibuseko langileek
[2014/10/10] Astelehenean 24 orduko greba deialdiari eutsiko diote Bizkaibuseko langileek
[2014/10/09] 24 orduko bigarren greba eguna Bizkaibusen
[2014/10/01] Akordio gabe, mobilizazioei eutsiko diete Bizkaibuseko langileek
[2014/09/22] Bizkaibuseko sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte
[2014/09/17] Artxandako autobusaren alternatibak aztertuko ditu plataformak
[2014/09/15] 10.000 sinadurako muga gainditu du Artxanda plataformak
[2010/09/11] Garraio zinegotziak bilerara deitu ditu Artxandako autobusaren erabiltzaileak
[2014/09/10] Artxanda plataforma: "Lantzaderak ez du egungo zerbitzua emango"
[2014/09/08] Artxandako autobusa mantentzearen aldeko sinadura bilketa Areatzan
[2014/09/05] Artxanda plataforma: "Ez dezagun busa gal"
[2014/09/04] Santa Marinako autobus zerbitzua bermatuta, Artxandakoa ziurtatzea helburu