Gaur, asteazkenean eta ostiralean lanuzteak izango dira Bizkaibusen

uriola.eus 2016ko mai. 16a, 09:43

Aste honetan mobilizazio eta protestak gogortuko dituzte Bizkaibus konpainiarentzat lan egiten duten enpresetako langileek. Bi orduko lanuzteak egingo dituzte, goiz eta arratsaldeko txandetan, hiru egunez: gaur, asteazkenean eta ostiralean.

07:30etik 09:30era, goizez, eta 18:00etatik 20:00etara, arratsaldez izango dira lanuzteak gaur, hilak 16, asteazkenean, hilak 18, eta ostiralean, hilak 20. Gutxiengo zerbitzuak (%30ekoak) betetzen ari direla gogoratu du Garraio diputatu Itziar Garamendik. 

UGT, CCOO, ELA, LAB, LSB-USO sindikatuek hurrengo astean hiru orduko lanuzteak iragarri dituzte, goiz eta arratsaldeko txandetan, eta maiatzeko azken bi egunetan lau ordukoak. 

Bizkaibusen zerbitzua kudeatzen duten enpresek beharginen "lan-baldintzak okertu dituztela" salatzeko ari dira langileak protestan. Sindikatuen esanetan, enpresek "lan hitzarmen desberdinen nahasketa" baliatu dute beharginen "lan baldintzak prekarizatzen saiatzeko". Horrezaz gain, aurretiaz aldeek sinatutako akordioa "haustean" eta lanpostuen "amortizazio kasuetan", Bizkaiko Foru Aldundiak "beste alde batera begiratzen jarraitzen duela" salatu dute. Foru erakundeak "gaztazkatik aldedun nahi du 'lan arazo' izena emanaz gertatzen denari". Sindikatuek eta lan batzordeek adierazi dutenez, Bizkaiko Foru Aldundia izan zen "2013ko urrian indarrean zeuden lanpostuen jarraipena eta ez amortizatzeko adostasuna sinatu zuena". Bada, ez da sinatutakoa betetzen ari, "lanpostuak amortizatu baitira, 2013an eta 2014ko akordioak hautsiz". 

 

Maiatzeko lanuzteak

Maiatzaren 16, 18 eta 20an (ordu biko lanuzteak 07:30etik 09:30era, goizez, eta 18:00etatik 20:00etara, arratsaldez).

Maiatzaren 23, 24, 25 eta 26an (hiru orduko lanuzteak 07:00etatik 10:00etara, goizez, eta 17:30etik 20:30era, arratsaldez).

Maiatzaren 30ean eta 31n eta ekainaren 8, 9 eta 10ean (lau orduko lanuzteak 07:00etatik 11:00etara, goizez, eta 17:00etatik 21:00etara, arratsaldez).

%30eko gutxieneko zerbitzuak izango dira lanuzteek iraun bitartean.

www.bizkaia.eus

 

[2016-05-13] LAB: "Bizkaiko Foru Aldundia da Bizkaibuseko lanuzteen arduradun nagusia"

[2016-05-12] Lanuzteak Bizkaibusen

[2016-05-09] Bizkaibuseko langileek bi orduko lanuztea egingo dute arratsaldean ere

[2016-05-04] Ordu biko lanuzteak egingo dituzte Bizkaibuseko langileek goizez eta arratsaldez

[2016-04-18] Bizkaibuseko langileak greban maiatza eta ekainean

[2016-03-30] Sindikatuek Bizkaibus enpresekin adostutako akordioa bete ez dela salatu dute

[2014-12-23] Aldundiak lanpostuak ziurtatzen ez baditu, baliteke Bizkaibus berriro grebara joatea

[2014-11-04] Bizkaibuseko akordio berretsi dute Bizkaiko Foru Aldundiak, sindikatuak eta enpresek

[2014-10-31] Aldundia eta sindikatuen arteko aurreakordioak bertan behera utzi du Bizkaibuseko greba

[2014-10-30] Manifestazio jendetsua Bizkaibusen gaztakaren konponbidea eskatzeko