Durangaldeko eta Txorierriko Bizkaibusetan txandako lau orduko lanuzte egingo dituzte

uriola.eus 2016ko mai. 30a, 09:15

Enkarterrin lanuzteak bertan behera utzi badituzte ere, Durangaldean eta Txorierrin launa ordura luzatu dituzte lanuzteak, txanda bakoitzean, eskualde horietan Bizkaibus zerbitzua ematen duten enpresetako langileek. 07:00etatik 11:00etara, goizez, eta 17:00etatik 21:00etara, arratsaldez, hain zuzen ere. 

Busturialdean eta Lea Artibain lehenengoz eta ondoren Ezkerraldean eta Meatzaldean bezala, Enkarterrian ere aurreakordioa adostu dute lanuzteei amaiera emanez. Asteburu honetan, Enkarterrian Bizkaibus zerbitzua ematen duen enpresak aurkeztutako aurreakordioa erreferendumean onartu dute langileek, CCOO eta UGT gehiengo ordezkaritza duen sindikatuen babesarekin. ELAk, berriz, ez du aurreakordioa babestu "ez duelako juridikoki bermatzen lanpostu guztien amortizazioa ez gertatzea".

 

Lanuzteak

Maiatzaren 30ean eta 31n eta ekainaren 1, 2, 3 eta 4an (lau orduko lanuzteak 07:00etatik 11:00etara, goizez, eta 17:00etatik 21:00etara, arratsaldez).

www.bizkaia.eus

[2016-05-16] Gaur, asteazkenean eta ostiralean lanuzteak izango dira Bizkaibusen

[2016-05-13] LAB: "Bizkaiko Foru Aldundia da Bizkaibuseko lanuzteen arduradun nagusia"

[2016-05-12] Lanuzteak Bizkaibusen

[2016-05-09] Bizkaibuseko langileek bi orduko lanuztea egingo dute arratsaldean ere

[2016-05-04] Ordu biko lanuzteak egingo dituzte Bizkaibuseko langileek goizez eta arratsaldez

[2016-04-18] Bizkaibuseko langileak greban maiatza eta ekainean

[2016-03-30] Sindikatuek Bizkaibus enpresekin adostutako akordioa bete ez dela salatu dute

[2014-12-23] Aldundiak lanpostuak ziurtatzen ez baditu, baliteke Bizkaibus berriro grebara joatea

[2014-11-04] Bizkaibuseko akordio berretsi dute Bizkaiko Foru Aldundiak, sindikatuak eta enpresek

[2014-10-31] Aldundia eta sindikatuen arteko aurreakordioak bertan behera utzi du Bizkaibuseko greba

[2014-10-30] Manifestazio jendetsua Bizkaibusen gaztakaren konponbidea eskatzeko