Indarkeria sexista

Gizon bat atxilotu dute Bilbon erakume bati sexu erasoa egiteagatik

uriola.eus 2017ko ots. 6a, 09:54

Ertzaintzak 23 urteko Ameriketako Estatu Batuetako ikasle bat atxilotu zuen joan den ostiralean ikasle-truke programa bereko 19 urteko ikaskide bati sexu erasoa egitea egotzita. 

Emakumea Basurtuko Ospitalera joan zen ostegunean, otsailak 3. Bertan, ikaskide batek sexu erasoa egin ziola salatu zuen. Gazteak esandakoaren arabera, erasoa aurreko asteko ostiralean izan zen. 

Solokoetxeko sexu erasoagatik atxilotutako hiru lagunak espetxera

Aurreko astean, otsailaren 2an, hiru gizon atxilotu zituzten urtarrilaren 14an Solokoetxen izandako sexu erasoa leporatuta. Larunbat goizean, epailearen aurretik igaro ziren hirurak. Epaileak behin-behineko espetxealdia ezarri die eta larunbatean bertan, Basauriko espetxera eraman zituzten.

 

[2017-02-03] Hiru pertsona atxilotu dituzte Solokoetxeko sexu erasoagatik

[2017-02-02] Elkarretaratzea deitu dute asteburuko sexu erasoa salatzeko

[2017-01-03] Gizon bat atxilotu dute abenduan Casilda Iturrizar parkean emakume bati sexu erasoa egiteagatik

[2017-01-18] 18 urteko emakume bati sexu erasoa egin diote asteburuan