Atzo manifestazioa egin zuten Bilbon eta Lekeition Auzitegi Nazionalaren aginduz Guardia Zibilak Bilbon astelehenean atxilotuta eraman zuen Liher Aretxabaletaren askatasuna exijitzeko.
Bilboko manifestazioa Plaza Biribiletik abiatu zen Liher auzoan eta libre. Epaiketa politikorik ez! goiburupean. Lekeition ere ehunka lagunek egin zuten bat Eskolapetik atera zen manifestazioarekin Askatasun eta bakearen alde, Liher libre! leloarekin.
Algortan ere Liher Askatu Konponbideari Erasorik Ez! pankartak eskegi dituzte metroko plazan eta portu zaharrean.
Liher Aretxabaleta 2013an aske gelditu zen, sei urtez preso egon ondoren. Ekainaren 28 eta 29an berriro epaitu zuten Audientzia Nazional espainolean eta atzo argitaratu zen ebazpena, atxiloketa gertatu eta gero.
2005. urtean Madrilen furgoneta bat eztandaraztea leporatuta, 535 urteko zigorrak ezarri dizkiete Aretxabaletari eta beste auzipetuari, Estatu frantsesean preso dagoen Alaitz Aramendiri.
[2917-08-17] Liher Aretxabaletaren atxiloketa salatuko dute bigarren egunez
[2017-06-29] Liher Aretxabaletaren kontrako epaiketaren bigarren eguna gaur
[2017-06-21] Liher Libre eta Auzoan dinamika: "Hau ez da bidea"
[2017-06-13] Epaiketaren atarian babesa agertu diote auzokideek Liher Aretxabaletari