Niko Etxart, Astelehen Buruzuriko azken kontzertua

uriola.eus 2017ko aza. 13a, 09:26
Niko Etxart

Niko Etxartek gaur emango dio amaiera Euskaltzaindiako Astelehen Buruzuriari kontzertu akustiko bat eskainiz.

Beste kontzertuak bezala, 20:00etan hasiko da. Sarrerak 18:30etik aurrera egongo dira salgai, bost euroan, Euskaltzaindiaren egoitzan bertan, agortu arte.

Zikloaren azken ekitaldia izango da gaurkoa. Su Ta Gar taldeko Aitor Gorasabelek eta Xabi Bastidak pasadan hilabetean hasiera eman ziotenetik, La Basu-Maisha, Anari, Inun eta Gorka Urbizu pasatu dira Euskaltzaindiako egoitzatik.

Egitasmoak arrakasta handia izan du. Aipatu behar da, batez ere, Berri Txarrak taldeko abeslariaren kontzertua, bost minututan zeuden sarrera guztiak saldu zituztelako.

Niko Etxarten kontzertua egitasmoaren seigarrena eta azkena izango da. Andres Urrutia euskaltzainburuaren nahia euskaraz jarduten duten musikariei beste plaza bat ematea zela adierazi zuen, era akustikoan eta euskaltzaindiaren egoitza beteta egon da astelehen guztietan.

 

[2017-11-06] Gorka Urbizu zuzenean Euskaltzaindian

[2017-10-30] Inun kantu kantari Euskaltzaindian

 

[2017-10-09] Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida Astelehen Buruzuri saioei hasiera emateko