Bosgarrenean ere lepo

uriola.eus 2018ko ots. 12a, 16:45

Bilboko pentsiodunek Udaletxean elkarretaratzea egiten duten bosgarren astelehena izan dute gaurkoa. Lepo bete dituzte eskailerak eta inguruak pentsio duinen aldeko aldarrikapenekin. 

Jubilatuen elkarteen eta Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformaren deiari erantzunez elkartu dira gaur eguerdian berriro ere Bilboko Udaletxean hainbat lagun. Oso kontzentrazio jendetsua izan da, aurreko lau astelehenetan bezala. 1.000 bat lagun bildu dira bai Udaletxeko eskaileretan bai inguruan.

Espainiako gobernuaren %0,25eko pentsioen igoera salatu eta KPIaren araberako pentsioen gaurkotzea exijitu dute. Baita 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ere. 

Euren eskakizunak betetzeko ezinbestekotzat jo dute babes eta Gizarte Segurantzarako erakunde propioa izatea.

 

Prentsaurrea

Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformak bihar, asteartea, prentsaurrea eskainiko du La Bolsa auzo etxean. Bertan, besteak beste, 2011tik gaur arte pentsioek jasandako erreformen balantzea eta ondoriak azalduko dituzte plataformako ordezkariek.

 

[2018-02-06] Adarjotzea salatu eta pentsio duinak aldarrikatu dituzte

[2018-01-31] Pentsio duinak eskatzeko manifestazioak egingo dituzte

[2018-01-30] Pentsio duinak eskatuz kontzentrazio jendetsua egin dute astelehenean Bilbon