Gaur hasiko da Zinegoak Jaialdia

uriola.eus 2018ko ots. 19a, 08:23

Zinegoak jaialdiko lantaldea

Beste urte batez, Arriaga Antzokian izango da Zinegoak jaialdiaren hasierako ekitaldia. Aurten, Leire Ruiz eta Diego Perez izango dira aurkezleak, eta Rodrigo Cuevasen emanaldia antolatu dute.

Gaur hasiko da Zinegoak Jaialdia. Hasierako ekitaldia Arriaga Antzokian izango da, gaueko 20:00etatik aurrera. Aipatu bezala, Leire Ruiz eta Diego Perez izango dira aurkezleak, eta Rodrigo Cuevasen emanaldi berezia ikusteko aukera egongo da.

Gau honetan Emilie Jouvet zinegile frantziarrari 2018ko Zinegoak Ohorezko Saria emango diote. Gainera, Porcupine Lake filma ikusteko aukera egongo da, Sail Ofizialari hasiera emango dion lana. Inauguraziora joateko, gonbidapenak eska daitezke, bai Arriaga Antzokiko txarteldegian, bai Bilboko Turismo Bulegoan.

 

[2018-02-07] Zinegoak jaialdiko egitaraua aurkeztu dute

[2018-01-31] Emilie Jouvet zinemagilearentzat Zinegoak jaialdiaren Ohorezko Saria

[2018-01-26] Zinegoak jaialdiko epaimahaiak aukeratu dituzte

[2018-01-10] Zinegoak jaialdiaren kartela aurkeztu dute