2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean margoketa batzuk egiteagatik bi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zien Bizkaiko Audientzia Probintzialak bi gazteei joan den ekainean, prozesu judizial luzearen ondoren. Harrezkero, kartzelan sartzeko aginduaren zain zeuden Jon Telletxea eta Urtzi Martinez deustuarrak. Ordutik hainbat ekintza egin dira grebalarien aboluzio galdegiteko.
Gaur manifestazioa
Grebalariak aske! plataformak gaur -irailak 15- arratsalderako manifestazioa deitu du. Deustun izango da, Done Petri plazatik abiatuta, 19:00etan, "Urtzi eta Telle aske!" goiburupean.
Eleak mugimenduak salatu du ez duela "inongo muntaia polizialik" onartuko, eta babesa adierazi die Jon eta Urtziri: "Ez dira bakarrik egongo". Bizkaiko Sortuk Twitter bidez adierazi duenez, herritarren eskubide sozialen eta lan eskubideen alde egiteak "ezin du delitu izan".
[2014/08/18] Grebalariak Aske! plataformak elkarretaratzea egingo du gaur
[2014/07/16] Elkartasun keinu berria Deustualdeko bi grebalariei
[2014/07/07] Grebalarien aldeko elkartasun keinu berria Uribarritik
[2014/06/26] Grebalarien absoluzioa eskatu dute Bilboko kaleetan
[2014/06/25] Bilbo mailako manifestazioa egingo dute gaur gazte grebalariei babesa emateko
[2014/06/16] Grebalariak Aske! plataformak gaur emango ditu hurrengo mobilizazioen xehetasunak
[2014/06/13] Espetxe zigorra jaso duten bi grebalariei elkartasun agertzeko manifestazioa deitu dute