Babes handia jaso dute espetxe agindua esku artean duten grebalariek

uriola.eus 2014ko ira. 16a, 08:35

"Aske, aske, aske, grebalariak aske" oihua ozen entzun zen atzo arratsaldean Deustuko kaleetan. 600 pertsona inguru batu ziren Urtzi Martinez eta Jon Telletxea gazte grebalariei elkartasuna adieraztera. Atzo bertan jaso zuten espetxean sartzeko jakinarazpena. Bi gazteen absoluzioa eskatzen duen plataformak "bidegabekeria" eta "muntaia huts" bezala definitu du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ezarri dien bi urte eta erdiko kartzela zigorra "greba batean margoketa batzuk egiteagatik". Urriaren 2an -Urtzik eta Jonek euren burua entregatzeko duten azken egunean- Albia lorategian egitekoa den elkarretaratzean parte hartzera dei egin du plataformak.

Jendetza batu zen Done Petri plazan. URIOLAk eginiko zenbaketaren arabera, 600 bat lagunek parte hartu zuten atzo arratsaldeko manifestazioan "Telle, Urtzi aske" zioen pankartaren atzean. Deustun aurten izan den jendetsuena izan zen.

Manifestazio amaieran, berriro ere Done Petri plazan, Grebalariak Aske! plataformako kideek hitza hartu zuten Jon Telletxea eta Urtzi Martinez auzokideak "pairatzen ari diren bidegabekeria salatzeko". Atzo bertan jaso zuten bi gazteek espetxean sartzeko jakinarazpena.

Luze jo du grebalarien auziak. "Hau guztia orain dela bi urte eta zenbait hilabete" hasi zela adierazi zuen plataformak, Urtzi eta Jon "Irantzu Yaldebere eta Aitor Martinezekin atxilotu zituztenean" 2012ko martxoko greba orokorrean gertatutako istilu batzuetan parte hartu izana leporatu zienetean. "Muntaia polizial hutsa" izan da, plataformaren hitzetan, "hasiera-hasieratik". Horregatik uste du plataformak gehiegizko zigorra dela bi urte eta erdiko kartzela zigorra, "urtebete eta erdi margoketengatik eta beste urte bat aurpegia estalita eramateagatik". Plataformaren iritziz justizia ez da proportzionala guztiontzat "beste batzuk egunero lapurtzen digute" adierazi zuen kide batek, "aurpegia estali gabe agertzen dira komunikabideetan, begirune handiz eta ohore guztiarekin tratatzen dituzte eta jakina, gehienek ez dute kartzela zapaldu ere egiten, delitugilerik handienak izan arren".

Egungo eredu sozioekonomiko "basatian" kokatu du plataformak Urtzi eta Telleren aurkako jazarpena. "Bi gazte arriskutsu" bezala ikusten ditu sistemak "inposatua onartzen ez dutelako" eta "aldaketak" eragin nahi dituztelako. "Euskal Herrian mugitzen den edonor errepresioaren jomuga bihurtzen da" plataformak salatu duenez, eta testuingu berean kokatzen ditu "greba batean, ikasle protesta batean edo AHTren aurkako ekintza batean parte hartzeagatik" justiziak zigortu dituenak. Beste kasu batzuk ere aipatu nahi izan zituzten plataformako kideek, besteak beste, urtebeteko kartzela zigorra jaso duten Alde Zaharreko lau lagunena, seina urtekoa jaso duten Segiko Xabat eta Ikoitz gazte santutxuarrena edota Alfon gazte grebalari madrildarraren kasua.

Elkarretaratzea

Irailaren 22tik aurrera Urtzi Martinezek ea Jon Telletxeak 10 eguneko epea izango dute esptxean sartzeko. Epea urriaren 2an amaituko zaie. Egun horretarako elkarretaratzea deitu du Grebalariak aske! plataformak Albia lorategian, auzitegiko eskaileretan, 11:00etan.

 

 

grebalariakaske.wordpress.com

facebook.com/GrebalariakAske

@grebalariakaske

 

[2014/09/15] Jon Telletxea eta Urtzi Martinezen espetxeratze agindua dela eta, manifestazioa

[2014/08/18] Grebalariak Aske! plataformak elkarretaratzea egingo du gaur

[2014/07/16] Elkartasun keinu berria Deustualdeko bi grebalariei

[2014/07/07] Grebalarien aldeko elkartasun keinu berria Uribarritik

[2014/06/26] Grebalarien absoluzioa eskatu dute Bilboko kaleetan

[2014/06/25] Bilbo mailako manifestazioa egingo dute gaur gazte grebalariei babesa emateko

[2014/06/18] Deustuko bi grebalariak espetxeratu ez ditzaten ekimen ikusgarria egin dute plaza Eliptikoa

[2014/06/17] "Herri baten eskubideen defentsan kaleak hartzeagatik kartzela zigorrari aurre egin beharko diote Urtzi eta Tellek"

[2014/06/16] Grebalariak Aske! plataformak gaur emango ditu hurrengo mobilizazioen xehetasunak

[2014/06/13] Espetxe zigorra jaso duten bi grebalariei elkartasun agertzeko manifestazioa deitu dute