Jarrera eta adierazpen nazi-faxistak salatu dituzte

uriola.eus 2014ko aza. 3a, 09:30

Enekuriko etorbidearen gaineko zubietako batean urriaren 31n agertutako "pankarta nazia" gogor gaitzetsi du Sare Antifaxistak. Naziak kanpora goiburupean azaroaren 1ean argazki kolektiboa egin zuten Sarekideek.

Deustun agertutako pankartak "Camaradas Giorgos y Manos presentes" dio. George Fountouli eta Manolis Kapeloni Greziako Amanecer Dorado talde ultraeskuindarreko kideei egiten die erreferentzia. Bi greziar gazteak 2013ko azaroaren 1ean hil zituzten motorrean zioazen bi lagunek. Hain justu, pankarta ezarri zen egun berean, baina urtebete lehenago.

Sare Antifaxistak pankarta zegoen lekutik kendu eta bere existentzia salatu du Internet bidez. Bi egunera, azaroaren 1ean, Deustun bertan hainbat lagun elkartu ziren "Naziak kanpora" lelopean eginiko ekimenean. Faxismoaren aurka, tresnarik onenak, "batasuna, konpromisoa eta militantzia" direla aipatu zuten Sare Antifaxistako kideek. Horrelako kasuetan, erantzuteko eta "pauso bat emateko" deia zabaldu zuten jendartean.

Ekintza arrazistak

Azkenaldian hainbat salaketa egin ditu Sare Antifaxistak, besteak beste, Bilboko hainbat gunetan lurrean botata agertu diren "Moros fuera de aquí" dioten eskuorriak edota "Inmigrantes parasitos sociales" dioen pintada Santutxun.

 

 

[2014/09/30] Margoketa nazi-faxistak egin dituzte Basurtun

[2014/06/18] Elkarretaratzea deitu dute eraso faxista jasan zuen gaztea babesteko

[2014/06/17] Zurbaranbarrin eraso faxista jasan zuen gazteak salaketa jarri du

[2014/03/18] Faxismoaren eta arrazakeriaren aurkako aldarria kalera aterako dute larunbatean

[2014/03/11] Faxismo eta arrazakeriaren aurkako eguna, manifestazioa

[2014/03/11] Faxismoari aurre egiteko plataforma berria jarri dute martxan