Ibaiganeko irakasleak: "Amaitzea eta gure bizitzarekin jarraitzea nahi genuen"

uriola.eus 2014ko aza. 10a, 12:15

Gaur dute Ibaigane ikastetxera lotzen dituen azken eguna 33 langileek, lan kontratuaren arabera. Kaleratze kolektiboa negoziatzen hilebete eman eta gero, akordioa adostuta, bihartik aurrera libre izango dira. Batzuk aurre-jubilatu egingo dira, beste batzuk Hezkuntza publikoko zerrendetara joko dute, sindikatuek eta Hezkuntza pribatuko patronalak abiarazi behar duten Batzorde Parekidean dute itxaropena beste batzuk, eta badaude lana aurkitzen "zailtaun handiak" izango dituztenak ere.

Urri osoa eman dute negoziatzen. "Gogor" negoziatzen lan batzordeko presidente Ernesto Galbarriaturen esanetan. "Diru gutxi dagela diotenean, zaila izaten da" adostasunera heltzea.

Adostutako kalte-ordainari dagokionean, "haiek hasieran eskaintzen zutena baino apur bat gehiago" lortu dutela adierazi dio URIOLAri Galbarriatuk, baina "beti pentsatzen duzu zerbait gehiago lortzea". Hala ere, kalte-ordainaren gainetik, gatazka bukatzeko gogoa izan dute Ibaigane ikastetxeko irakasleek lehentasun: "Denok nahi genuena amaitzea zen eta gure bizitzarekin jarraitzea". Eta bihartik aurrera 33 langileak langabeziara "joan gaitezke".

Akordioan bada langileen beste eskakizun bat ere; sindikatuek eta patronalak sektoreko negoziazioetan eztabaidagai izango duten lan poltsan "gu egotea". Asteazkenean -azaroak 12- osatuko dute lan gatazkak konpontzeko Batzorde Parekidea eta batzorde horren zereginetako bat izango da lan poltsaren eraketa. Ibaiganeko 33 langileak "hor egongo garela esan digute", Galbarriaturen hitzetan. Poltsa horretan "lehenak izatea espero dugu".

Irakasleen etorkizuna

Ibaigane ikastetxeko 38 irakasleetatik bost birkokatu dira jada beste zentro batzutan. 33 irakasletik sei aurre-jubilatu egingo dira, akordioan adostu bezala. 55 urteak beteta dauzkate eta 61 urte bete arte -jubilazio adina- Ibaiganeko ikastetxeko arduradunek ordainduko diete Segurantza Sozialeko kotizazioa. Bost aurre-jubilatuak "pozik" geratu dira.

Gainerakoen artean badira Hezkuntza publikoko zerrendetan izena eman dutenak eta ordezkapenak egiteko "itxaropena dutenak". Horiek etorkizuna "hobeto dute", dio Galbarriatuk. Eta badira sindikatu eta patronalaren arteko lan poltsan itxaropena jarrita dutenak ere -batzordea eratu gabe dago eta luze jo dezake-. "Talde hori okerrago dago zerrenda publikoetan ez dagoelako. Horiek zailtasun gehiago izango dute lana aurkitzeko".

 

[2014/09/01] Ibaiganeko langileak "irtenbide onenaren bila"

[2014/07/24] Azken agurra eman diote ikastetxeari Ibaiganeko langileek

[2014/07/24] Ibaiganeko langileen asanbladak elkarretaratzea egingo du gaur

[2014-07-09] Ibaiganeko langileak: "Agian gu ere joan gaitezke salestarren ikastetxera

[2014/07/09] Ibaiganeko langileek gaurko deitutako elkarretaratzearekin bat egin du LABek

[2014-06-30] Ibaiganeko langileak irtenbide eske

BERRIA: Ernesto Galbarriatu. Ibaigane ikastetxeko langileen eleduna: «Bazter batean utzi gaituzte; lan gabe»

[2014/06/26] Ibaiganeko ikasleak Deustu ikastetxea eta Salesianosen artean banatuko dira

[2014/06/26] Atsekabea Ibaiganeko ikasle guztiek elkarrekin jarraituko ez dutela eta 

[2014/06/20] "Konponbide orokorra denentzat" eskatu dute Ibaigane ikastetxean

[2014-06-20] Ibaigane ikastetxea beltzez jantziko da bere azken egunean

[2014-06-18] STEE-EILASek Ibaigane ikastetxea ixtea salatu eta konponbidea eskatzen du