1980ko otsailaren 1ean Madrilen hil zuten Yolanda, ikasle zela, 19 urte zituela. Batallón Vasco Españolek erail zuen bi tiroz ETAkidea zelakoan. Yolanda ez zen ETAkidea, PST alderdiko militante gaztea zen. Hilketa harengatik Emilio Hellin ultraeskuindarrari 43 urteko espetxe zigorra ezarri zioten arren, 14 baino ez zituen kartzelan igaro.
Deustuko Erriberak Yolanda Gonzalez izena hartzearen erantzunaren zain
Urriaren 15ean, Asier Gonzalezek -Yolandaren nebak- Deustuibarrako auzokideen laguntzaz, Udal Erregistroan aurkeztu zuen, auzoko plazatxoari Yolandaren izena ofizialki jartzeko eskaria. Euskalduna Zubia auzo elkarteren proposamena izan zen, Deustuibarrako eta Zorrotzaurreko norbanakoen eta elkarteen babes zabala jaso zuena. Izan ere, 450 bizilagunetatik 333ren atxikimendua izan zuen eskariak.
Eskaria Bilboko alkatetzak aztertu behar du. Alkatetzari eta, azken unean, Areso alkateari dagokio proposamena onartzea edo baztertzea. Bilbon Alkatetzak du soilik kale izendegiari dagozkion erabakiak hartzeko eskumena. Deustuibarrako auzokideek eta Yolandaren senideek, "lehenbailehen" espero zuten Udalaren "baiezko" erantzuna, 2015eko otsailaren 1a baino lehen, urteurrena baino lehen. Hala ere, oraindik ez dute berririk jaso.
Udalak jasotako 'Memoriaren erretratuetan' dago Yolandaren kasua
"1960-2010 artean euskal kasuan bizitzeko eskubidearen aurka izandako urraketen udal erretratua" –Bilbori dagokiona, hain zuzen– eman zio Jonan Fernandez Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak urtarrilaren 23an Ibon Areso Bilboko alkateari.
Guztira, 95 lagun dira 1960-2010 bitartean indarkeriaren ondorioz Bilbon hildakoak eta hiritik kapo hildako bilbotarrak. Horien izen-abizenak bildu ditu dokumentu batean Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzak; besteak beste, Yolanda Gonzalezena.
[2013/07/04] Hellini buruz egindako ikerketak "etsita" utzi du Yolanda Gonzalezen sendia
[2013/07/03] Barne ministroaren azalpenen zain Yolanda Gonzalezen hurbilekoak
[2013/06/25] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute gaur Deustun
[2013/06/24] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute asteartean Deustun
[2013/06/18] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute Deustun
[2013/06/14] Gasteizko legebiltzarrak Yolanda Gonzalezen sendia babestu du
[2013/04/15] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Madrileko Puerta del Solen
[2013/03/07] Yolandaren omenezko horma-irudia margotzeko deia larunbaterako
[2013/03/06] "Yolanda gogoan", gutun irekia Bilboko alkateari
[2013/02/27] Zalaparta handia komunikabideetan Yolanda Gonzalezen hiltzailearen harira
[2013/02/25] Yolanda Gonzalezen hiltzailea, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren aholkulari
[2013/02/03] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuko Erriberan, haren erailketaren 33. urteurrenean
[2013/01/30] Yolanda Gonzalezen omenezko ekitaldia ostiralean Erriberan