David eta besteak askatu! Kapitalaren terroreari horma jarri! lelopean deitu dute manifestazioa, besteak beste, Ezpam plataformak, Errondoko auzo etxeak eta Herria Erabaki ekimenak. Protestaldiak Arriaga plazan izango du abiapuntua 19:30ean.
Poliziaren txostena oinarri hartuz gero, autoritatearen kontrako atentatua egitea leporatuko dio Fiskaltzak Davi Rinconi, eta hortaz sei hilabetetik sei urtera arteko espetxe zigorra eska diezaioke, Alemaniako legediaren arabera.
Uztailaren 6an atxilotu zutenetik hiru bat aldiz bisitatu du bere familiak David Rincon Hanburgoko kartzelan. David "ondo" dagoela diote senideek. Bere auzoko lagunek ere "animatuta" dagoela nabarmentzen dute. "Irailaren 25a noiz helduko zain dago". Orduan du epaiketa eguna.
G20 Hanburgon
Hanburgon G20aren goi bilerak iraun bitartean 200 bat lagun atxilotu eta 50 bat lagun atxiki zituen Alemaniako Poliziak uztailaren 5, 6, 7 eta 8an. Horietako bat da San Inazioko David Rincon. Bere lagun eta senideen esanetan lagunekin afaltzen zegoela atxilotu zuten. Behin baino gehiagotan azpimarratu dute "Hanburgon gertaturiko istilu edo buruturiko ekimenetan ez zutela atxilotu, lagun kuadrilarekin afaltzen zegoenean baizik".
Davidi beste atxilotuei bezalaxe salbuespen legedia ezarri zioten. Besteak beste, bere abokatuak nekez lortu du poliziarengandik eta epaileengandik informazioa. Ondorioz, atxilotuak "ziurgabetasun egoeran eta babes juridiko gabe" egon direla salatu dute hainbat abokatuk.
[2017-09-19] David Rinconen askatasuna exijituko dute ostiraleko manifestazioan
[2017-09-07] David Rincon irailaren 25ean epaituko dute Hanburgon
[2017-07-12] Hanburgon "gatibu" sei egun daramatzan David Rincon "berehala askatzeko" exijitu dute
[2017-07-10] Hanburgon atxilotutako San Inazioko David Rincon gaztearen askatasuna eskatuko dute