Hirugarren afera

prestaldizkaria 2017ko aza. 30a, 09:25

Kartelaren diseinua: Laura Freijo

Deustuko Herriko Tabernak eta Elorri Bertso Eskolak joan den irailean martxan jarri zuten Aferak bertso-dinamikak aurrera jarraitzen du. Gaur 3. saioa izango da. 

Oraingo honetan, Nerea Ibarzabal, Irati Erkizia, Paule Loizaga eta Malen Amenabar izango dira protagonistak, eta gai-jartzaile lanetan Ainhoa Laparra deustuarra arituko da.

Bost emakumek oholtza hartuko dute Deustuko Herriko Tabernako sua pizte aldera.

Hitzordua 20:00etan. 

 

"Erre ebezan sorgiñen

loba zein alaba

haien errautsak pasaz

gure eskutara

edo erre ez zituztenak

gara beharbada?

bertsoak ahora ta

erratzak plazara

zeu be ostegunean

ondo etorria zara

suaren inguruan

alkartuko gara"

 

Enare Muniategi

 

[2017-10-23] Bertsolari gazteei zuzendutako afera gehiago

[2017-10-05] Lehen afera zirkuan

[2017-09-28] Gazteak tabernan bertsotan epaileen presiotik urruti