Astegoienean Monumentu eta Toki Historikoen Nazinoarteko Eguna ospatuko da Bizkaian
2015-04-17 10:12 Kultura-aisialdiaNazinoarteko egunagaz bat egingo dau Bizkaian, halanda ze Foru Aldundiak hainbat jarduera antolatu ditu zapatu-domekarako Arkeologi Museoa, La Encartada Lantegi-Museoa, El Pobaleko Burdinola eta Santimamiñen. Jarduera dan-danak debalde dira, ganera.
Bizkaiko ondare-baliabideak ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditue, gure antxinatearen sekuentzia historiko osoa osotzen daben baliabideak: Arrolako Iruna Arratzun, Foruko moltso historikoa, Herrixka Erromatarrak eta Tourseko San Martin eleizak, Finagako San Martineko moltso kulturala eta Malmasingo Iruna Basaurin eta Arrigorriagan.
Zapatuan, hilak 18, Jose Luis Ibarra arkeologoak bisita gidatua egingo ...
Ezetz egin!
2015-04-17 09:16 IritziaAtzean utzi ditugu bai Korrika 19, bai Txurdinaga-Santutxuko Euskararen Astea, eta apirila iritsi zaigu, normaltasuna berriz izateko nagusi gure txokoetan. Egun berezi horietan kalera ateratako hainbat euskara ikasle euskaraz aritu ziren eta, jabetu barik, euskarak hain beharrezko dituen arnasguneei bultzada eman zieten. Tamalez, horietako batzuentzat kalean erdaraz egitea da normaltasuna, baita euskara perfilak prestatzea ere.
Begoñako euskarazko kazetaritzak ehun urte (eta III): futbola eta beharginen aurreskua
2015-04-17 09:15 Saguzar izan zen Begoñako kronikak euskaraz idatzi zituen lehenengoa. Haren idazkien bitartez garai hartako baserritar giroan sartuko gara, baina bestelako kontuak ahaztu barik. Horra hor, esate baterako, Santutxu futbol taldearen partiduaren kronika edo, are harrigarriagoa, Santa Ana lantegiko beharginak soka-dantzan.Bizkaiko Ikasleon Jaialdia apirilaren 18an
2015-04-17 09:00 Kultura-aisialdiaLan handiko bi hilabete (otsaila eta martxoa) izan dituzte Bizkaiko ikasleek: mobilizazioak, asanbladak, Herri Unibertsitate eta Herri Eskolak… Horregatik, oporraldiaren bueltan ikasleak jai giroan bildu nahi ditu Bizkaiko Ikasle Abertzaleak larunbat honetarako, apirilak 18, Errekaldeko Etxarri Gaztetxean antolatu duen Bizkaiko … Irakurtzen jarraitu
Venezuelarekiko "espainiar injerentziaren" aurkako elkarretaratzea deitu dute igandean
2015-04-17 08:55 JendarteaKontzentrazio-deia egin da, igande honetarako, apirilak 19, 13:00ean, Bilboko Arriaga antzokiaren aurrean, "Venezuelarekiko espainiar injerentziari ez! Munduko herriak Venezuelarekin bat!" lemapean, PP, PSOE, CiU, EAJ-PNV eta UPyD alderdiek eginiko esku-sartze neokolonialaren aurka.
Loraldia
2015-04-17 08:00 Kultura-aisialdia«El vascuence se extingue sin que haya fuerza humana que pueda impedir su extinción; muere por ley de vida. No nos apesadumbre que desaparezca su cuerpo, pues es para que mejor sobreviva su alma. [...] En el milenario eusquera no cabe el pensamiento moderno; Bilbao, hablando vascuence, es un contrasentido».
Kafe Antzokiaren harribitxiak: Exkixu, 'Aurkitu zintudan'
2015-04-17 07:30 Kultura-aisialdiaAste honetako harribitxia Exkixu taldearen Aurkitu zintudan da, 1997ko otsailean Kafe Antzokian eman zuten kontzertutik hartua.
Sabino Arana Goiri eta euskerea gogoetagai, 'Danon esku dago euskerea biziarazotea' mintegian
2015-04-17 00:00Sabino Aranaren jaiotzaren 150. urteurrenaren harira, Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak Danon esku dago euskerea biziarazotea antolatu dabe. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Juan Mari Atxutxa Sabino Arana Fundazinoko presidenteak eta Miren Josune Ariztondo Kultura diputaduak hasi dabe jardunaldia. Arana Goirik euskerearen alde egindakoen gaurkotasuna eta garrantzia nabarmendu ditue.
Euskaltzainburuaren esanetan, orduko urak, Sabino Arana Goiriren sasoikoak eta egungoak, ikusarazoteko eta gogoeta egiteko antolatu dabe mintegia. Aditu ugari batu dira Euskaltzaindiaren egoitzan, besteak beste, Mikel Zalbide ikertzaile eta euskaltzaina, Joseba ...
Gaizka Zabarte zaldibartarrak 'Jende desegokia' nobelea argitaratu dau
2015-04-17 00:00Bigarren nobelea dau Jende desegokia (Susa) Gaizka Zabarte idazle zaldibartarrak. Mendekua, amodioa eta desamodioa ditu osogai nagusi istorioak. Egileak berak aurkezpenean esan ebanez, ibilera desegoki batzuen kontakizuna da eleberria.
Peter Zuazo postari eta idazle ohia da, eta Desegokituen Elkartearen eskutik topaketa batzuetan parte hartzeko proposamena jaso dau. Hori da kontakizunaren abiapuntua. Sei personaia nagusi ditu nobeleak, batek izan ezik, ganerako guztiek arazoak daukiez gizarteagaz edo jenteagaz. Bilbon kokatu dau istorioa, sinisgarritasuna emoteko. Komedia gaizto bat izan daitekeela uste dau Zabarten ...
Labayru Fundazinoa aurkeztu dabe
2015-04-16 23:00 Kultura-aisialdiaAurrera begira dituan helburuak eta konpromisoak aurkezteko Bide barriak izeneko ekitaldia egin eban Labayruk atzo, hilak 16, Bilboko BBK Salan. Aurrerantzean ikastegi barik fundazino izango dala iragarri eben. Labayruko arduradun eta beharginez gan, erakunde publikoetako hainbat ordezkari izan ziran ekitaldian, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria, Miren Josune Ariztondo Kultura diputadua eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikako sailburuordea.
Berrogei urteko ibilbidearen ostean, eta azken urteotako krisi-giroari buelta eman guran, igaz egindako gogoeta estrategikoaren emoitzak gizarteratu ditu Labayruk.
Gizartearen premina barriei erantzuteko ...
Bilboko bertso-udalekuetan izena emateko epea zabalik dago
2015-04-16 17:37 Kultura-aisialdiaBizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Zenbat Gara Elkartearen ekimena den Gazteolak elkarlanean berriz ere egingo dituzte 2015ean bertso udaleku irekiak Bilbon, 10 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Udaleku honen helburu nagusia Bilboko umeengan bertsozaletasuna sustatzea da, euskal kulturaz eta euskaraz gozatzen duten bitartean. Jolasak, kantuak, irteerak, bertsolarien bisitak, igerilekua… Primeran pasatzeko aukera pare bakoa. Ekainaren 22tik 26ra izango dira. Hemen dituzu ordutegiak eta prezioak. Izena emateko epea apirilaren 13tik maiatzaren 15era izango da. Informazio gehiago: Segi irakurtzen
Bilboko bertso-udalekuetan izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 15era arte
2015-04-16 17:37Ikasi ukelelea jotzen euskal kantuekin
2015-04-16 14:27Bilboko postontzi guztietara eramango dugu gure aldizkaria datozen egunotan
2015-04-16 12:18Literatura erotikoa egitea erronka gatxa dala uste dabe Gutun Zurian parte hartuko daben idazleek
2015-04-16 12:00 Kultura-aisialdiaGaur bertan hasiko da Bilbon Gutun Zuria, Nazinoarteko Letren Jaialdia eta hilaren 25era arte, mundu zabaleko eta bertoko idazle garaikide esanguratsuak batuko dira. Erotismoa izango da aurtengo jaialdiko ardatz nagusia. Javier Marias eta Harkaitz Canok, Gutun Zurian egongo diran idazleetako bik, erotismoaz gogoetea egin dabe goizean. Gaur egun tabuak apurtu diran arren eta literaturan gero eta eszena erotiko gehiago badagoz be, Cano eta Marias bat etorri dira, kalidadezko narrazino erotikoak ez dirala horren arruntak. Izan be, euren esanetan, idazkera sensuala ...