Bilboko Areatza Feministon Herria bihurtu da

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Egun batez gorpuztu dugu gure Feministon Herria. Bilboko Areatzan bildu ditugu Euskal Herrian martxan jartzen ari garen alternatiba feministak, emakumeok bultzatutako proiketuak, euren txikitik mundua aldatu nahi dutenak.

Indar bat gara gu

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Indar bat gara gu

Datorren maiatzaren 6an, Bilgune Feministaren 15. urteurrena ospatu eta aurrera begirako urratsak partekatzeko asmoz, Indar bat gara gu lemapean. Emakume* Abertzaleon VII. Topaketa Feministak antolatu ditugu Berriozarren. Hori dela eta, egun bateko topaketa antolatu dugu, urte hauetako ibilbidea elkarrekin konpartitzeko, ospatzeko eta aurrera begira, Euskal Herriaren burujabetza feminista helburu hartuta, erronka berrietan sakontzeko. 

Militantzian ditugun harremanetan sakondu nahi dugu

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Militantzian ditugun harremanetan sakondu nahi dugu

Aurreko bi ikasturteetan egindako hausnarketei jarraipena eman nahi diogu. Aurreko jardunaldietan hasi genuen bidea jarraitu, asko izan ginelako elkartu ginenak eta asko izan zirelako landu, hausnartu eta konpartitu genituen gaiak: sexualitatea, maitasuna, harreman osasuntsuak… Aurten ere Bilboko Bilgune Feministatik, otsaila ardatz hartuta eta hiru astez tailer edota tertulia bat proposatu nahi dugu zuokin guztiokin konpartitzeko. 

Ongi etorri, Black Friday

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Ongi etorri, Black Friday

Sarrailagile eta udaltzainez josita esnatu da Alde Zaharra. Pintadak, ate ixteak eta bestelako sabotaje feministak. Ongi etorri, Black Friday. Argazki batzuk, disimuluaz, atera eta lanera. Arratsaldean itzuliko gara.