12000tik gora Errigora saski

Erabiltzailearen aurpegia

Hirugarren urtez euskalgintza, nekazaritza eta auzolana uztartuz  "Nafarroa Hegoaldeko uzta, euskarari puska" izeneko kanpainea egin da. Udagoieneko uzta batu eta 14 produktuz betetako 12.000tik gora saski bananduko dira egunotan Euskal Herrian zehar. Kanpainearen barri, Natxi Aranburuk emon deusku.

Iruzur digitalak zelan sahiestu

Erabiltzailearen aurpegia

Iruzur digitalak zelan sahiestu

Phising lez ezagutzen da iruzur digitala zer dan eta zelan sahiestu leiteken azaldu deusku Xabier Diaz Btek teknologien interpretazio zentruko zuzendariak.

Txorierriko Euskerearen eguna aurten Loiun izango da

Erabiltzailearen aurpegia

 Hainbat ekitaldi antolatu dabez euskeraren egunari begira. Urte bakoitzean herri baten ospatzen dabe , aurten Loiun . Asteburuan ekitaldi ugari egongo eta datorren astean eskola guztiak Loiura mobituko dira. 1.300 ume inguru izango dira Loiun.

Eibarren hiru dimentsinoetan inprimatzearen inguruko ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia

 Armeria Eskolako Ikasle Ohien alkarteak eta Eibarko udalak antolatu dabe ikastaro hau. Maker komunidadeari zuzendutako ikastaroa da.
Erabilten dabezan makiñak mila eurotik gora balio dabe beraz ez dau edonoren eskuetan honek eukitea, horregaitik oso erantzun ona izan dau ikastaroak.

Iruzur digitalak zelan sahiestu

Erabiltzailearen aurpegia

Phising lez ezagutzen da iruzur digitala zer dan eta zelan sahiestu leiteken azaldu deusku Xabier Diaz Btek teknologien interpretazio zentruko zuzendariak.

Kulturea konsumitzeko, 21.500 bonu salgai Abenduaren 1ean

Erabiltzailearen aurpegia

 Kulturea konsumitzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak 21.500 bonu jarriko dauz salgai Abenduaren 1ean.Bizkaiko Kultur Txartelaren bidez, kultur produktoen kontsumoa sustatu nahi da. 2014ko abenduaren 1etik 2015eko urtarrilaren 31ra arte, Bizkaiko Foru Aldundiak deskontua egiteko 3 bonu mota jarriko ditu herritarren eskura; guztiek 40 euroko gastua egiteko aukera emongo dabe . Josune Ariztondo kultura diputadea da.

Kredito txartel bategaz nahi diren beste bono erosi ahal izango dira

Mañarin gaur “Hontza” Natur Zientzien museoa inagurauko dabe

Erabiltzailearen aurpegia

 Evaristo Bustinza “Kirikiño” idazlea zanaren etxean dago Hontza natur museoa eta herritarrentzat aste bete zabalik egon ondoren gaur arratsaldeko 6etan inaguratuko da. Enrique Huerta natura zaleak 36.000 pieza desberdin batu izan dauz eta pieza horretatik 400 inguru dagoz ikusgai museoan . Leire Huerta Enriqueren alabea da.Kirikiño idazlearen etxea eurek erosi eta konpondu eben eta gaur egun jarri daben museoa be pribatua da.

Txapeldunen Ligako partiduaren bezperan, Athleticen hobekuntzea aztergai Bizkaia Irratiko kirol tertulian

Erabiltzailearen aurpegia

Astelehenero legez, Hesperia Bilbao hotelean tertulia antolatu dogu. Oraingo honetan, Txema Añibarro eta Koikili Lertxundi gonbidatuakaz, Athleticek azkanengo partiduetan izan dauan susperraldia eta bihar Ukrainian jokatu beharreko Txapeldunen Ligako neurketea aztertu ditue. Lau t´erdiko txapelketaz be jardun dira, Ramon Basalduaren gidaritzapean.

 

Iban Mayo barru barrutik

Erabiltzailearen aurpegia

Iban Mayo txirrindulari ohia barru barrutik ezagutzeko aukerea izan dogu Bizkaia Irratian

Gorulariak

Erabiltzailearen aurpegia

Gorulariak erakusketea dago ikusgai Durangoko Arte eta historia museoan. Garaiko semea zan Vantin Maria de Azkue konpositorearen heriotzaren mendeurrenaren harira sortutako erakusketea da. Durangon 1886an ospatutako Euskal Jaian sortu eban Zubiaurrek Gorularien kanta. Ander Berrojalbiz musikari eta adituak azaldu deuskuz erakusketearen gakoak.