Gaur Getxon,nazinoarteko Trikitrixa Jaialdia

Erabiltzailearen aurpegia

 Nazinoarteko Trikitrixa Jaialdiaren edezino honetan be, aurreko urteetako ikuskizunen helburua mantentzen da; hau da,trikitrixa jotzeko era eta estilo desberdinak erakutsi nahi dira, baita trikitrixa munduan zehar beste musika trasna batzuekaz zelan uztartzen dan bere. 

Txiokatu zure tesia 6 mezutan Itziar Gonzalez Dios-ek irabazi dau

Erabiltzailearen aurpegia

 Txiokatu zure tesia 6 mezutan izeneko ekimena Itziar Gonzalez Dios-ek irabazi dau.
Udako Euskal Unibertsidadeak kudeatzen dauan Unibertsitatea.net atarian antolatutako ekimena da eta bigarrenez antolatu dabe aurten lehiaketea.
Euskerazko testuen sinplifinazino automatikoari buruzko tesia da, sei mezutan laburtu dau .
Zelan egin dauan laburpena azaldu deusku Itziar Gonzalez-Diosek.

 

Basque Coaching Factory izenekoa sortu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

 Coaching zerbitzua eskaintzen dauan Euskal Herriko lehenengo alkartea da. Sektoreko 13 enpresa dagoz sartuta alkartean eta 20 coach baino gehiago daukiez.
Atzo aurkeztu zan Bilbon Basque Coaching Factory. Danel Alberdi da presidentea..

 

 

Saria Gorabiderentzat

Erabiltzailearen aurpegia

Boluntarien Estaduko saria jasoko dabe Palman gaur bertan. Espainiako Gobernuko Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Bardintasun ministerioak antolatzen dau eta aurton buruko urritasuna dabenei eta euren familiei laguntzeko jaio zan Gorabideri emotea erabagi dabe. Bizkaiko alkarte horretan gustura dagoz euren lana aintzat hartu dabelako.

Aizian jatetxeak mitxelin izarra bat lortu dau

Erabiltzailearen aurpegia

 Aizian jatetxea Bilbon dago, jatetxe honentzat lehenengo mitxelin izarra izan da. Jose Miguel Olazabalaga da sukaldaria eta bere esanetan egindako lanaren ondorioa izan da.Izarra lortzeko hainbat gauza egin behar dira .

Aizian jatetxeak mitxelin izarra lortu dau

Erabiltzailearen aurpegia

 Aizian jatetxea Bilbon dago, jatetxe honentzat lehenengo mitxelin izarra izan da. Jose Miguel Olazabalaga da sukaldaria eta bere esanetan egindako lanaren ondorioa izan da.Izarra lortzeko hainbat gauza egin behar dira .

Zornotzako Karmelo ikastetxeko 26 ikasle nagusiekaz

Erabiltzailearen aurpegia

Zornotzako Karmelo ikastetxeko 26 ikasle Jose Maria Azkuna nagusien egoitzan izan dira
“Bizitzaren historia” dauka izena ekimenak eta bertako bizipenak jaso dabez. Irati Diaz Zornotzako Jose Maria Azkuna egoitzako animatzailea da eta zer egin daben gazteak eta nagusiak alkartuta esan deuskuz.
Lidia Berrio Karmelo Ikastetxeko irakaslearentzat oso esperientzi aberasgarria izan da.

Derbia, Urbietan

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaia Gernikak eta Getxo Arteak derbia jokatuko dabe zapatuan (Urbieta, 16.00). Puntu beharrizan handia daukie talde biek. Sailkapenean gernikarrak dagoz aurretik, 20 puntugz. Getxoztarrek 14 daukiez. Partidu erakargarria honi buruz, Iñaki Boiegi jokalari beteranoagaz egin dogu berba Bizkaia Lehian saioan. Beste hainbat kirol be jorratu ditugu hainbat konbidadugaz. Hurrenez hurren, Ainhoa Azaola Zuazoko jokalaria, Asier Garcia Bilbao BSR-koa, Aroa Goiri Tecuni Bilboko koordinatzailea eta Erdoitza Goikoetxea Jolasetako entrenatzailea konbidau ditugu. 

Galdakaoko bardintasunaren aldeko jardunaldietan Rosa Maria Calaf kazetaria

Erabiltzailearen aurpegia

 Gaur hasi dira jardunaldiak eta bihar arte iraungo dabe . Aurtengoa 10.edizinoa da. Ibon Uribe da Galdakaoko alkatea.“Komunikabideak” generoaren ikuspegitik izango da aztertuko dan gaia.

 

Barakaldo, goian barriro

Erabiltzailearen aurpegia

Barakaldok partidu bi irabazi ditu jarraian, eta playoffetako tokietan dago barriro. Guadalajara izango dau hurrengo aurkaria. Partidu garrantzitsua. Izan be, guadalajararrak bigarren dagoz 24 puntugaz. Hau da, Barakaldogaz eta Leioagaz bardinduta. Odei Onaindia atzelariagaz egin dogu berba. Hirugarren mailan, Portugalete, Gernika eta Zamudiora egin dogu osterea. Xabi Galan, Ibon Enziondo eta Andoitz Galdos konbidau ditugu.