Harrapazank programearen hamalaugarren edizinoa abian da eta 1.303 gaztek emon dabe izena parte hartzeko. Bilboko Udalak jakinarazo dauenez, aurten alde handiz gainditu da igazko kopurua, Sortuzank-eko izen emote kopurua bikoxtu dalako eta Distirazank-en 20 talde gehiagok parte hartuko dabelako.
Harrapazank programea, zortzi eta hamazortzi urte bitarteko gazte bilbotarrentzat da eta euren gustuen araberako jarduerak eta esperientziak euskeraz eskaintzen ditu.
Euskaltzaleen Topaguneak, Udaleko Euskera eta Hezkuntza Sailaren laguntzinoagaz, atontzen dau urtero gazteentzako programa hau. Helburuak gazteen artean euskerearen erabilerea sustatzea eta motibetea dira, modu erakargarrian eta barritzailean.
Harrapazank-en barruan programa bi dagoz: Distirazank eta Sortuzank; lehenengoan, 100 taldek parte hartuko dabe aurten, igaz 79 izan ziran. Bigarrenegaz, barriz, itxaropen edo aukera guztiak txiki geratu dirala dinoe antolatzaileek, izan be, 1.030 izan dira izena emon daben gazteak eta plazak banatzeko zozketea egin behar izan dabe.
[2018-01-30] Bilboko gazteen artean euskara sustatzeko programa
[2018-01-24] Harrapazank programaren 14. edizioa abian da
[2018-01-11] Harrapazank programan izena emateko epea ireki dute