'DiscAferak': bertsolariak kantuan eta dantzan

Erabiltzailearen aurpegia Elorri Bertso Eskola 2017ko aza. 8a, 12:01

Aferak egitasmoaren lehen saioan bertsolari gazteak zirkuaren jira-biran jardun baziren, bigarrenean diskotekan dantzan jarri zituen Enare Muniategi gai-jartzaileak.

Lurdes Ondaro, Asier Galarza, Iraitz Mateo eta Mikel Aiartzaguena mozorrotuta agertu ziren Deustuko Herriko Tabernan urriaren 26an. Mozorrotuta eta kanturako eta dantzarako prest. Izan ere, Elorri bertso eskolako Enare Muniategi gai-jartzaileak ezohiko gaiak eta ariketak prestatu zituen, saioa "DiscAferak" bihurtuz. 

120 pertsonatik gora bildu ziren. Aferak egitasmoaren 2. saioak "oso harrera ona" eduki zuen Elorriko eta Herriko Tabernako ordezkarien esanetan, "sekulako giroa" sortzeraino. 

 

Hurrengoa, 3. saioa

Azaroaren 30ean, ostegunean, bost emakumek oholtza "sutan" jarriko dutela iragarri dute antolatzaileek. Nerea Ibarzabal, Paule Loizaga, Malen Amenabar eta Irati Erkizia izango dira bertsotan arituko direnak. Ohi bezala, 20:00etan izango da hitzordua Deustuko Herriko Tabernan. 

 

Aferak

Guztira, 25 bat bertsolarik parte hartuko dute otsailera arte luzatuko den Aferak egitasmoan. Saioko bertsolari bana eta gai jartzailea Deustuko Elorri bertso eskolako kideak izango dira, eta gainerakoak inguruko bertsolari gazteak (Santutxu, Gernika eta Algortako bertso eskolakoak) edo “hemen ikasten ari diren bertsolariak”. 

Egitarauan bost emanaldi (irailak 28, urriak 26, azaroak 30, abenduak 19 eta urtarrilak 25) eta bertso bazkari bat (otsailak 24) aurkituko ditu zaleak.

 

[2017-10-23] Bertsolari gazteei zuzendutako afera gehiago

[2017-10-05] Lehen afera zirkuan

[2017-09-28] Gazteak tabernan bertsotan epaileen presiotik urruti